Hileko artxiboak: iraila 2009

Ikasleekin batera dantzan

Ikasturte bukaerako jaialdi nagusia izan ohi dugu Eibarko Dantzari Eguna. Kezka dantza taldeko eta dantza eskolako dantzari guztiak elkarrekin aritzen gara Untzaga plazan. Ekainaren 19an, Sanjoan aurreko asteburuan ospatu genuen aurten jaialdia.

Arabako dantzak, kostaldeko dantzak, Nafarraoko dantzak, Axuri-beltzaren 40 urteurrena dela eta Jaurrietako emakumeen dantza, soka-dantza eta inauteritako zenbait dantza eskain zituzten dantza eskolako ikasleek. Kezka dantza taldeko dantzariek berriz Zuberoako maskaradako hainbat dantza eskaini zituzten: Barrikada, gabota, aitzina pika, satan-dantza, kadrileak, godaleta, e.a. Txorrotxen kantuekin hasi eta bukatu zuten emanaldia.

2009-06-19_Dantzari-Eguna_IZ-5237
2009-06-19_Dantzari-Eguna_FL-096
2009-06-19_Dantzari-Eguna_IZ-5171
2009-06-19_Dantzari-Eguna_FL-1652009-06-19_Dantzari-Eguna_IZ-5133

2009-06-19_Dantzari-Eguna_FL-056

2009-06-19_Dantzari-Eguna_IZ-5496

2009-06-19_Dantzari-Eguna_IZ-5483
2009-06-19_Dantzari-Eguna_IZ-5343

2009-06-19_Dantzari-Eguna_IZ-5509

Ikusi hemen Iñaki Zugastik eta Felipe Loyolak egindako argazki sorta osoa.

Arrateko Amaren dantzak datorren asteartean

Asteartean, irailaren 8an, Arrateko Amaren eguna eta Arrateko Amaren dantzen egun nagusia ospatuko dugu. Azken prestaketan lanetan dihardugu egunotan eta bihar larunbata, 11.00etan egingo dugu azken ensaioa Arraten bertan.

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 095

Irailaren 8an, ohi bezala meza nagusian (11.00etan) egingo dute Arrateko Amaren dantzariek lehen agerraldia ezpata-dantza egiteko aldare aurrean. Ondoren, prozesioan parte hartuko dugu eta Ama Birjina elizara itzultzerakoan bigarrenez eskainiko zaio ezpata-dantza. Ondoren, 12.30etan Arrateko zelaian Arrateko ezpata-dantza osorik eta trokeo-dantzaren hiru piezak (makila txikiena, makila handiena eta brokel-makilena) eskainiko ditugu.

Gonbidatuak

Lau gonbidatu berezi izango ditugu ezpata-dantza eta trokeo-dantzan bakarlari lanak eginez.

2008-09-08_Arrateko-dantzak-AU 034

Aurten Arrateko dantzarien kofradian sartuko diren bi kide berriak Aritz Ibañez eta Garikoitz Otamendi izango dira. Aritz Ibañez Iruñeko Duguna dantzari taldeko zuzendaria da eta Garikoitz Otamendi Añorgako Arkaitz dantzari taldekoa. Horiekin batera, aurreko urte batzuetan Arraten izandako bi dantzari eta ohorezko kofradiakide izango dira: Mikel Legorburu eta Egoitz Krutxaga. Mikel Legorburu 2006an izan zen Arraten gonbidatua, baina mina hartuta zegoenez ez zuen bakarlari lanik bete, eta beraz aurten egingo du. Gauza bera gertatu zitzaion Egoitz Krutxaga galdakaoztarrari, 2008an dantzatzekoa baitzen, eta ezpata-dantzan parte hartu zuen baina lesio baten ondorioz ezin izan zuen dantzarik egin, eta aurten erakutsiko ditu bere dohainak.

Aste betea

Irailaren 8a urteko dantza-egunik garrantzitsuenetakoa da Eibarko dantzarientzat, baina aurten aste osoa izango dute dantzaz betea Kezkako kideek. Izan ere, irailaren 7an, Arrate bezperan, Donostiako Argia dantzari taldeak zuzentzen duen Axeri-boda ikuskizuna Donostian, Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko da, eta bertan izango dira Eibarko 10 dantzari. Asteburuan berriz, irailaren 12an, Lasturren izango dira Kezkako dantzariak Deba eta Elgoibarkoekin batera, eta 13an, Kofradia eguna izango da Arraten eta berriz ere ezpata-dantza eskainiko diote Ama Birjinari.