Hileko artxiboak: abuztua 2009

Soka-dantza Goimendin Santiago egunean

2009-07-25_Goimendi_IZ 6172

Ohi bezala, 2009ko uztailaren 25ean, Santiago egunez, festak ospatu dira Goimendi auzoan eta soka-dantza egin dugu bertan. Eibar, Elgeta eta Bergara artean kokatuta dago Goimendi, eta baserri batzuk Elgetako luirretan daude eta beste batzuk Bergarako lurretan. Jai-gunea Azurtzako ermita aurreko plaza ederra izaten da.

Hasierako sokan Elgetako alkatea, Oxel Erostarbe, ondoren Joxe Agirrekin bertsotan aritzera etorri zen Jesus Mari Irazu bertsolaria, eta Ander Agirrebeña trikitilaria eta jaien antolaketa batzordekoa sartu ziren. Josu Garate aurreskulari, Oier Ibarbia atzesku, eta Enrike Izagirre eta Oier Araolaza zerbitzari lanetan. Andoni Altzibar eta Iñaki Barua aritu ziren txistua, danbolina eta atabalarekin.

2009-07-25_Goimendi_IZ 6204

2009-07-25_Goimendi_IZ 6174

2009-07-25_Goimendi_IZ 6260

Iñaki Zugastik eta Ainhoa Larrañagak egindako argazki gehiago flickr-en.

Finalista Eguna 2009

Maiatza bukaeran, ekaina hasieran, Eibarko Klub Deportiboaren Finalista eguna ospatzen da Arraten. Kezka dantza taldea elkarte honetan sortu zen orain 51 urte. Pilota partidak, roll-ski igoera, mendizaleenn igoera, eta beste hainbat ekitaldi izaten dira deportiboaren eguna ospatzeko Arraten.

Felix Elortzak txistua jo, Iñaki Baruak atabala eta Enrike Izagirrek agurra dantzatu zien mendiko gailurren dominak jaso zituzten mendizaleei.

2009-05-31_Arrate-Finalista-eguna_OA 015

2009-05-31_Arrate-Finalista-eguna_OA 011

Debako Nazioarteko Folklore Jaialdian

Bi urtetik behin Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatzen dute Deban Gure-Kai dantza taldeko lagunek. Andoni Iriondo eta Nere Arostegik gidatzen duten taldeak jaialdi ederra prestatzen du Debako zumardian jartzen duten karpan eta debarek erantzun beroa ematen diote ahaleginari.

2009-07-30_Deba-Nazioarteko-folklore-jaialdia_IZ-6475

Aurten Txinako taldea bat izan dute gonbidatu, Portugaleteko folklore jaialdirako etorri den Guizhou-ko hego-ekialdeko taldea. Kezka dantza taldeari jaialdian Arrateko ezpata-dantza aurkezteko gonbidapena egin zigun Gure-Kaik. Debako taldeak, Elgoibarko Haritz-ekoen laguntzarekin, bere garaian elgoibartarrek Galdakaoko Andra Marirekin ikasitako Auritzeko ingurutxoa egin zuten lehen partean. Bigarren partean jotaren inguruan aritu ziren, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Lapurdi eta Nafarroako jota desberdinak dantzatuz.

Jaialdian aipamen eta oparientzat tartea ere izan zen. Gure-Kaik Arrateko ezpata-dantzaren margo-lan eder bat oparitu zion Kezkari, Treku margolariak egindakoa. Gure-kaiko dantzariek jaialdiaren antolaketan eta taldearen ibilbidean horrenbeste lan egiten duten Andoni Iriondo, Nere Arostegi eta Nekane Goikoetxeari bere esker ona adierazi zieten.

Hona Iñaki Zugastik egindako argazki batzuk.
2009-07-30_Deba-Nazioarteko-folklore-jaialdia_IZ-6331

2009-07-30_Deba-Nazioarteko-folklore-jaialdia_IZ-6401

2009-07-30_Deba-Nazioarteko-folklore-jaialdia_IZ-6410