Hemen da koko-kronika 2009

Garizumaren amaierarekin batera dator aurtengo koko-dantzen kronika. Otsailaren 14an atera ginen koko-eskean eta koko-dantzan Eibarko baserrietara.

Goizeko 7.30etan Portalea Kultur Etxean bildu, eta batzuk oraindik erdi-lo zeudela hasi ginen bakoitza bere koko-jantzia janzten. Ordubete beranduago, furgonetetan sartu eta eguneko lehen agerraldia egin zuten koko-marru eta koko-dantzariek merkatu plazan.

2009-02-14_Koko-dantzak_FL 008

Adolfo Jainaga eta Unai Narbaiza trikitilariekin hirukotea osatuz Jose Miguel Laskurainek dultzaina jo zuen egun osoan.

2009-02-14_Koko-dantzak_FL 060

Jainagak trikitia jotzeaz gain baserri bakoitzera ze ordutan iritsi ginen apuntatzeko lana hartu zuen, eta horri esker dakigu 9:00ak puntuan geundela lehen baserrian, Eskaregin. Eluts genuen hurrengoa, baina osasun arazoak zirela aurtengoagatik txanda-pasa egin genuen. Don Eusebiok txapligua jaurti, soinua, dultzain eta panderoa jotzen hasi, eta karnabalaren eromena iristen zen baserri bakoitzera

2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_8357

2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_8809

Segidan etorri ziren Agirreazpikoa, Azaldegiazpikoa, Azaldegigainekoa, Nagiorbe, Nagiorbebekoa eta Azpiri. Mandiola eta Gorosta auzoetan paraje ederretan ibili ginen, mendian gora eta behera, eta baserri bideetan kantuan eta dantzan.

2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_8456

Mamarruak aurretik bidea irekiz, burburixo zaratosuak ondoren, musikariak, koko-dantzariak, masusta eroak edonon, Hartza hara eta hona, eta atzetik Don Eusebio, Batista Kojua eta Arraguetako Ama Birjina, Maria eta Petra, Manuela eta Kattalina, Sasikartia, Paguanekuak…

2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_8405

Txapligua bota eta kalejira zaratatsuan iristen ginen baserrietara. Ondoren koko-dantza, bere fox-trot, arin-arin eta makila-dantzarekin. Koko-eskeko kantua, saria pasa eta azken kantua eta korneta hotsarekin berriz ere kalejiran agurtzen ginen.

2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_8377

2009-02-14_Koko-dantzak_FL 207

2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_8522

Baserri guztietan harrera bikaina egin ziguten eta 10:30ak aldera Azpirira iritsi ginenean hamarretako ederra genuen zain. 

2009-02-14_Koko-dantzak_FL 186

2009-02-14_Koko-dantzak_FL 221

Tripa ondo beteta eta gorputza berotuta, Arlaban eta Asolagainekoa egin genituen, eta hortik, basoko bidezidorretik Asolabarrira iritsi ginen. Asua-ra bisita egin, eta furgonetak hartuta Arrateko bidera jo genuen.

2009-02-14_Koko-dantzak_FR (212)

Miraflofes eta Milatxori, Amezabalegigoikoa, Asola aldea, Amezabalegiabeletxea, Pagaegierdikua eta Pagaegiabeletxe. Bazkalordua ere bazetorren eta Gisasola eta Iturraoabeletxe bisitatu ondoren Arratera iritsi ginen, 15:30ak jota, Kantabrian eseri, eta indarrak berreskuratzera.

2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_9092

Eguna bikain zihoan, eguraldi onarekin eta musika eta dantzaz gozatuz, baina ordutegi aldetik, apur bat atzeratuta eta arratsalderako lanak pilatuta. Bostetan abiatu ginen Arratetik eta berahala ginen Pagola-txabolan, eta handik Altzaga, Ixua, Ixua jatetxea, Ixua jatetxe ondokoa, usartza, Akondia… Iluntzen ere hasi zen, eta Berretxinagabekora iritsi orduko eguzkia ondo ezkutatuta zegoen. Ilunpetan bukatu genuen Neberan, 19:15ak ziren.

2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_9380

2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_9394

Kalera jaitsi eta zain genuen Mauxitxa txaranga. Zuloaga, Toribio Etxabarria, Untzaga eta Fermin Calbeton kaleetan ibili ginen 21:30etan, kalera atera ginenetik 13 ordura, Portalera itzuli ginenean. Gauzak bildu eta afaltzera, baserritarrek emandako jakiekin Ganboa eta Zugastik prestatutako afari ederraz gozatzera.

2009-02-14_Koko-dantzak_FR (508)

Egun luzea, zalantzarik gabe, baina bete-betea ere bai. Beti bezala Iñaki, Fernando eta Felipe fotografoak jo eta ke aritu ziren. Hemen Iñaki eta Fernando.

2009-02-14_Koko-dantzak_FR (357)

Baserritarrek egindako harrera izugarria izan zen. Haiek dira koko-dantzan protagonista nagusia eta beraien etxeetako ateak parez pare ireki eta gure otarrak jaki, edari eta baserriko produktuz bete-bete dizkigutenak oraingoan ere

2009-02-14_Koko-dantzak_FL 065

2009-02-14_Koko-dantzak_FL 115

2009-02-14_Koko-dantzak_FL 149
2009-02-14_Koko-dantzak_FL 281

2009-02-14_Koko-dantzak_FL 294

2009-02-14_Koko-dantzak_FL 345

2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_9156

2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_9190

2009-02-14_Koko-dantzak_FR (397)

Don Eusebio eta Koko-buruzagia

2009-02-14_Koko-dantzak_FL 279

Koko-dantzariak

2009-02-14_Koko-dantzak_FL 349

Mamarruak

2009-02-14_Koko-dantzak_FL 191

Masustak

2009-02-14_Koko-dantzak_FR (266)

Burburixuak

2009-02-14_Koko-dantzak_FR (193)

Paguanekuak

2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_9105

Aixerixak

2009-02-14_Koko-dantzak_FL 131

Kattalina eta Manuela

2009-02-14_Koko-dantzak_FR (132)

Jainaga, Narbaiza eta Laskurain

2009-02-14_Koko-dantzak_FR (276)

Batista Kojua eta Arraguetako Ama Birjina

2009-02-14_Koko-dantzak_FR (291)

Martin perratzailia

2009-02-14_Koko-dantzak_FR (372)

Sasikartia

2009-02-14_Koko-dantzak-selekzioa-IZ_8806

Hartza

2009-02-14_Koko-dantzak_FR (434)

Maria eta Petra

2009-02-14_Koko-dantzak_FR (363)

Eta horra bideoa, Iker Lazpitak grabatu eta Andoni Zabalak editatu duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude