Hileko artxiboak: otsaila 2009

Badatoz 2009ko koko-dantzak

Datorren larunbatean, otsailaren 14an, kaleratuko ditugu berriz iaz martxan jarritako koko-dantzak.Iazko karnabaletan,
koko-dantzari eta koko-marru konpartsa bat plazaratu zuen Kezka dantza
taldeak eta baserriz-baserri Arrate inguruko hainbat txoko bisitatuko
zituen. Aurten ere segidako emango dio karnabal horri. Iaz, 30 baserri
bisitatu ziren eta aurten beste horrenbeste bisitatuko ditu Kezkaren karnabalak. 

Aurtengo
ibilbidea
 
Iaz bezala,
goizean goiz abiatuko dira koko-dantzak otsailaren 14an. Goizeko 8.30etan
merkatu plazan, baserritarren postuen artean egingo da lehen agerraldia.
Ondoren, baserriz-baserriko ibilbidea hasiko da. Azitaingo poligonotik
hasita eta Matxarikora bitartean dauden baserrietara iritsiko dira koko-dantzak
eta ondoren Arrateko errepidearen bi aldeetara dauden baserriak bisitatuko
ditugu.  

tagzaniapaste
near map

Iaz 30 baserritara
iritsi ziren koko-dantzak eta aurten ere beste 30 baserri desberdin
bisitatuko ditugu: Eskaregi, Eluts, Agirreazpikoa, Azaldegiazpikoa,
Azaldegigainekoa, Nagiorbe, Nagiorbekoa, Azpiri, Arlaban, Asolagainekoa,
Asolabarri, Asua, Miraflores, Amezabalegigoikoa, Asola aldea, Amezabalegiabeletxea,
Pagaegi, Pagaegierdikua, Pagaegiabeletxe, Gisasola, Iturraoabeletxe,
Izua, Usartza, Akondia, Berretxinagabekoa, Pagolatxabola, Altzaga eta
Nebera.

Iaz eguraldi bikaina izan genuen, erabat ezohikoa data hauetarako. Pozik ibili ginen, baina jakinaren gainean hurrengo urteetan euria eta elurra erruz izango dugula… Pasa den asteburuan adibidez, bisitatuko ditugun baserriak elurrak hartu ditu, eta itxura ederra zeukaten: Santa Kurutz ermita elurpean edo Pagei inguruak adibidez. Auskalo zer aurkituko dugun larunbatean.

Iluntzean,
Eibarko kaleetara jaitsi eta erdigunean ibiliko dira koko-dantzak. Toribio
Etxebarria, Untzaga eta Femin Calbeton kaleetan.

Koko-jantzi
berri bat
 

Iazko konpartsa
osorik izango da aurten ere, eta horrez gain koko-jantzi berri bat izango
da. Bikote bat da hain zuzen ere, “Paguanekuak” osatzen dutena,
Juanpago eta Juanapago dira. Eta beraiekin batera aurreko urteetako
guztiak: koko-dantzariak, mamarruak, aixerixak, burburixuak, masustak,
Don Eusebio, Petra eta Maria, Hartza, Martin perratzailea, Kattalin
eta Manuela, Sasikartia, Batista kojua eta Arraguetako Ama Birjina…  

Musikari dagokionez,
baseerrietako ibilbidean Adolfo Jainaga eta Unai Narbaiza trikitalariekin
batera Jose Miguel Laskurainek dultzaina joko du. Iluntzean berriz,
Mauxitxa txarangarekin arituko dira koko-dantzariak herriko kaleetan.

Koko-dantzak 2009

  • Otsailak 14, larunbata
  • 8.30etan Merkatu plazan
  • 9.00 – 18.00 bitartean baserrietan
  • 19.00 – 21.30 bitartean Eibarko kaleetan