Iker Gomez-en Absurdo Coliseoan


Iker Gomez-ek “Absurdo”
dantza, musika eta bideo ikuskizuna aurkeztuko du datorren
urtarrilaren 31an Eibarko Coliseo antzokian. Dantzari, koreografo eta
sortzaile eibartar honek Ballet Eibarres-en, Juanita Unzuetakin eman
zituen lehen urratsak. Ondoren Bartzelonako Institute del Teatren
burutu zituen dantza ikasketak eta besteak beste Suiza, Alemania eta
Holandan aritu da hainbat dantza konpainiekin lanean. Bartzelonako
Mercats de les Flors zentro koreografikoak ekoiztu du Absurdo lana
eta Europako Koreografo Gazteen ziklorako hautatua izan da.

Absurdo

Bi dantzari eta hiru
musikari, dantzan, kantuan eta aktore lanetan aurkituko ditugu

absurdo_foto3

ikuskizun honetan. Bost interpreteak absurdoa hartzen dute filosofia
motoretzat bizitza ulertzeko ahalegin antzutik ihesi.

Dantza

Dadaismoak eragin handia
izan du gaur egungo artean. Artea bera zalantzan jartzen zuten
dadaistek. Probokaziorako joera eta materialen nahasketa eta
collage-rako zaletasuna zor diegu besteak beste. Umorea ere inoiz ez
zuten ahaztu dadaistek. Dadaismotik abiatuta dantza eta koreografian
barneratzen da Iker Gomez, mugimendu espontaneoak bilatuz, ezarri
gabekoa, ausazkoa landuz, energia eta emozio egoera aske eta
indartsuak aurkitzeko.

Musika

Kepa Elgoibar, Daniel
Gonzalez eta David Sanchez-ek osatzen duten PerroTeproduce musika eta
soinu produktorak musikaren historiako sortzaile handienetako baten
lanetik, Mozart-en Requiem-etik abiatzen dira. Konpasen ordena
aldatuz, partiturak collage bidez osatuz edo latinezko hitzak
asmatutako hizkuntza batekin ordezkatoz beraien interpretazio askea
burutu dute.

Bideoa

Collage-a eta
fotomuntaketa lengoia artistiko aske eta mugagabe baten bilaketan
dadaistek sortutako adierazpen tresnak izan ziren. Iker Gomez-ek
teknika horiek bideoaren fotogramen mugimenduari aplikatzen dizkie,
eta bideoa, musika eta eszenan ari diren dantzarien loturak
koreografiatuz ikuspegi eta dimentsio eszenografiko propioa garatzen
du.

Azken batean, absurdoak,
zentzugabetasunak laburbiltzen du dena.

Iker
Gomez: Absurdo

2009ko urtarrilak 31,
20:30

Eibar, Coliseo Antzokia

Sarrera: 8 ¤

http://www.generaltickets.com

absurdo_foto1

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude