Urteurreneko 2008 urtea bukatu zen baina 50 urte betetzearen ondorioekin hasi dugu 2009a ere bai. Errege kabalgatan Meltxor, Gaspar eta Baltasar lanak egitea tokatu zaigu aurten eta hor aritu ziren, urtarrilaren 6an, hiru errege “kezka”tuta.
Astelehena frontoian izan zuten lehen agerraldia, Ipuruako dantza garaikideko eta gimnasia erritmikako taldeen emanaldi berezian. Dantzak ikusi eta txalotu ondoren, Untzagan karrozan igo eta herriari itzulia egin zioten goxokiak batera eta bestera banatuz. Udaletxera bueltan umeak eta ez hain umeak altzoan hartu eta txintxotasun testak eta opari negoziazioak burutu zituzten.