Saria bete dantza Coliseoan

Aipatu genuen apirilean, aurten Eibarko Klub Deportiboko dantza taldea, gerora Kezka izena jaso zuena, sortu zenetik 50 urte betetzen zirela. Urte bete-betea izaten ari gara (Inauterietan koko-dantzak, Axeri-boda
ikuskizuna, York-en Sword Spectacular jaialdia, Utahkoen bisita,… )
eta propio urteurrenari begira ekitaldi gutxi antolatu ditugu.
Apirilaren 13an Arraten ospatu genuen 50. urteurrena eta orain,
azaroaren 15ean, Kezkarekin elkarlanean dabiltzan zenbait talde lagun
gonbidatu ditugu elkarrekin jaialdi bat egiteko Coliseo antzokian.

saria bete dantza kartela

Koko-moko, sária bete moko” kantatu genuen aratusteetan,
koko-dantzetan, eta orain “Saria bete dantza” izeneko emanaldia
antolatu dugu. “Sária” otarra da Eibarren, eta “Coliseoa bete dantza
egin nahi dugu datorren azaroaren 15ean.

Kezka & friends

Azken urteotan lagun izan dituen taldeetako batzuk gonbidatu ditugu gurekin batera dantzatu eta urteurrena ospatzera. Donostiako Argia, Galdakaoko Andra Mari, Iruñeko Duguna, Añorgako Arkaitz eta Elgoibarko Haritz taldeek emanaldi berezia eskainiko dute Kezka dantza taldearekin batera

Azken urteotako Kezka dantza taldearen dantza ibilbidean funtsezkoak izan diren eta gure laguntzat ditugun dantzari eta dantza taldeak gonbidatu ditugu jaialdirako. Denek eman dute baiezkoa eta poz handia dugu, gure jardueran erreferente izan diren eta diren taldeak dantzatuko baitira gurekin batera Coliseoan.

Saria bete dantza
Argia, Andra Mari, Duguna, Arkaitz, Haritz eta Kezka dantza taldeak
Eibar, Coliseo antzokia
2008ko azaroaren 15ean, 19.30etan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude