Ezpata-dantzak axerien ezteietan

Antzokiek berez magia berezia badute, zer esan Antio moduko baseliza ederra antzoki bihurtuta? Ikuskizunik gabe ere gustura egon daiteke bat bertan eserita, harriei eta egurrei begira.

Antioko musika zikloaren 25. urteurrena ospatzeko “Ezpata-dantzak eta Ezteiak” ikuskizuna zuzendu zuen Juan Antonio Urbetz-ek irailaren 28an Antioko baselizan.

2008-09-28_Antio-ezpatak-ezteiak-IZ_3204

Kezkako dantzariok emanaldi berezi horretan Arrateko ezpata-dantza aurkezteko aukera izan dugu Enrike Montero eta Iñaki Baruaren txistu eta danborraren doinura. Irrintzi dantza taldearen Zumarragako ezpata-dantza eta Axeri-boda etorri ziren ondotik. Erritmo geldoaren indarra eta tradizioak distiraz berritzeko gaitasuna erakutsi zuten Irrintzikoek, eta zalaparta, dantza erritmo eroa eta tradiziozko doinuen edertasuna ekarri zuten Argiak gidatutako dantzari eta musikariek. Klima berezia eta ikusleak bero.

Iñaki Zugastiren argazki sorta bat hemen:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude