Haritz eta Kezka Aiastian, 2008ko San Migeletan

Aspaldiko urteetan ohiko emanaldia du Haritz-ek Elgoibarko Aiastia auzoan, San Migel jaietan eskaini ohi duena. Iaz bezala, aurten ere beraiekin batera dantza egitera gonbidatu gaituzte elgoibartarrek.

2008-09-27_Haritz-Kezka-SanMigelen_OA 201

Auzoko dantzariek, sanmigeldarrek hasi zuten emanaldia agurra dantzatuz. Ondoren Kezkako dantzariek Arrateko trokeo-dantza eskaini zuten eta bukatzeko Haritz dantzari taldeak Luzaideko dantza sorta eder bat.

Badira egunak gauzak okertzen hasi eta zuzentzeko modurik gabe zeharo makurtuta bukatzen dutenak. Aiastaia emanaldia ez zaie erraz ahaztuko bertan izan ziren Kezkako dantzariei. Aspaldiko aldrebesena gertatu zen.

2008-09-27_Haritz-Kezka-SanMigelen_OA 042

Eskerrak argazkietan ez diren arazo horiek antzematen. Eta eskerrak gero Elgoibartarrek txukun egin zituzten beraien dantzak, eta emanaldiari duintasuna eman zioten.

Trokeo-dantzan Oier Ibarbia, Irune Orueta, Olaia Gabirondo, Eider Agirrebeña, Oihane Llorente, Unai Agirre eta Ainhoa Lendinez aritu ziren eta buruzagi lanak Luken Aranburu, Josu Garate, Irati Kortabitartek bete zituzten.

  • Kezka eta Haritz Aiastian 2008 [argazkiak]
  • 2008-09-27_Haritz-Kezka-SanMigelen_OA 035

    2008-09-27_Haritz-Kezka-SanMigelen_OA 050

    2008-09-27_Haritz-Kezka-SanMigelen_OA 064

    2008-09-27_Haritz-Kezka-SanMigelen_OA 074

    2008-09-27_Haritz-Kezka-SanMigelen_OA 083

    2008-09-27_Haritz-Kezka-SanMigelen_OA 143

    2008-09-27_Haritz-Kezka-SanMigelen_OA 185

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude