Galdakaoko dantzariak Arraten 40 urte ondoren

Ohi bezala, irailaren 8an, ospatu ditugu Arrate eguna eta Arrateko Amaren dantzak. Aurten astelehena egokitu da, astelehen eguzkitsu eta ederra, eta dantzak giro bikainean eta gonbidatu berezikien zelairatu dira.

Goizean goiz iritsi ginen denok Arrate gainera, eta ohitura denez, zelaian, belardia zaintzen zeuden azken gaupaseroak agurtu ondoren gure dantza-lanetarako prestatzen eta janzten hasi ginen. Bezperetan izan genuen ezustekoa, Egoitz Krutxagak,

2008-09-08_Arrateko-dantzak-AU 080

gonbidatuetako batek, mina hartu zuela jakitean. Dantzarako gogotsu zegoen, baina ezin dantzatu, beraz, lantza eskuan buruzagi lanak egokitu zitzaizkion, Irati Kortabitartekin batera.

Taldeko argazkia egin, gonbidatuek argazki sesio luzexeagoan modelo-lanak bete, eta Meza nagusira sartzeko prestatu zen taldea. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko lau dantzari izan dira aurtengo gonbidatuak: Mikel Goitia, Iraitz Barandiaran, Egoitz Krutxaga eta Goizane Olea. Krutxaga min hartuta zegoenez, bere tokia Ander Fernandez eibartarrak hartu zuen. Josu Garatek egin zuen ezpata-dantzan kapitain.

Meza nagusian ezpata-dantzarien bi lerro sartu,

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 029

eta Iraitz Barandiaren eta Mikel Goitiak Arrateko ezpata-dantza dantzatu zuten aldare aurrean. Ondoren, prozesioa abiatu zen eliza ataratik. Aurretik gurutzea, gero dantzariak, txistulariak, eta Arrate Ama Birjina, lau dantzari bakarlariek inguratuta. Segidan apaizak, udal ordezkariak eta herritarrak.

Gurutzera iritsi eta Eibarrera begira Salbea kantatu ostean, elizaruntz itzuli zen prozesioa. Elizaren atarian Arrateko ezpata-dantza egin zuten Ama Birjinaren aurrean lau azkendariek.

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 077

Ama Birjina elizara itzuli eta zelaian Arrateko Amaren dantzak osorik eskaintzera jo zuen taldeak.

Usartza txistulari taldearen doinura, Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak dantzatu genituen. Trokeo-dantzetan, Iraitz Barandiaran, Mikel Goitiak eta Goizane Oleak egin zituzten bakarlari lanak. Ezpata-dantza berriz osatuta erretiratu zen taldea.

Bazkalostean, Arrateko Amaren dantzarien kofradia bilduta, Enrike Izagirre idazkariak eguneko akta irakurri zuen, eta Andra Mariko lau gonbidatu berriei ongietorria eman genien.

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 221

Horiekin batera, Kepa Artetxe aipatu zen bereziki, orain 40 urte, 1968an Arraten izan baitzen dantzan Arrate egunerako Jon Oñatibiak prestatu eta Galdakaoko Andra Marik dantzatu zituen dantzetan, eta harrezkero egin duen ibilbide luze eta emankorrarengatik zoriondu genuen.

Hona Arrate egunean dantzatu genuen 41 dantzarien zerrenda: Mikel Goitia, Egoitz Krutxaga, Goizane Olea, Iraitz Barandiaran, Aiert Ibarbia, Ainhoa Larrañaga, Ainhoa Aldazabal, Ainhoa Ugarte, Aintzane Uriguen, Amaia Goenaga, Amaia Recio, Amaia Rodriguez, Ander Fernandez, Ane Sarasketa, Ane Urresti, Eider Agirrebeña, Ekhi Zugasti, Eneritz Ganboa, Enrike Izagirre,

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 336

Esther Kareaga, Harkaitz Urreta, Irati Carballo, Irati Kortabitarte, Irune Orueta, Izaskun Alberdi, Jon Lizarralde, Joseba Aranzabal, Josu Garate, Luken Aranburu, Maider Otaola, Malen Ulazia, Miren Baranguan, Nagore Ugalde, Oier Araolaza, Oier Ibarbia, Oihane Llorente, Olaiz Agirrebeña, Roberto Altzerreka, Unai Agirre, Unai Lizarralde eta Zuriñe Torre. Dantzari eta txistulariez gain, Eibar, Elgoibar, Deba eta Galdakaoko lagunak bildu ziren Arratera, eta baita Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi ere Donostiatik. Eskerrak denori eta datorren urterarte!

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 008

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 020-rek

2008-09-08_Arrateko-dantzak-AU 040

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 062

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 115

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 178

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 230

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 303

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 336

2008-09-08_Arrateko-dantzak-AU 075

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude