Hamalau apostoluak dantzan

Donostiako Musika Hamabostaldiak enkargu berezia egin zion Juan Antonio Urbeltzi. Jorge Oteizaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien artean, Arantzazun, elizaren atarirako berak egin zituen apostoluen aurrean egiteko dantza emanaldi bat.

Apostoluen dantza” osatzeko, bi osagai nagusi zituen emanaldia diseinatu zuen Urbeltzek. Lehenik eta behin soka-dantza, eta ondoren, Oñatiko Korpus dantzak. Oñatiarrak, Oñatz dantza taldekoak arduratu ziren Korpus dantzetaz, eta Argia, Duguna eta Kezkako dantzariek osatu genuen soka. Ugarte anaien txalapartak, Andoni Egañaren bertsoek eta Arantzazuko kanpai  hotsek borobildu zuten emanaldia. Ondoren, Arantzazuko elizan bertan Barbara Hendricks soprano estatubatuarraren emanaldia izan zen.

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-dantza-IZ_1519

Abuztuaren 27an dantzatu genuen “Apostoluen dantza” Arantzazun. Ingurune bereziak, Oteizaren indarrak, Hendricks sopranoaren emanaldiak eta apostoluen dantzarekiko ikusminak erakarrita jendez lepo bete ziren inguruak eta ekitaldi xaloa baina hunkigarria gertatu zen.

Hamalau dantzari, Oteizak egindako apostoluak adina. Eta zergatik hamalau? Bere garaian nahikoa katramila eragin zuen, eta Oteizak berak hainbat erantzun eman zituen horri buruz, baina berak emandakoen artean bat polit askoa: “Gehiago ez zitzaizkidalako kabitzen“. Hamalau dantzari beraz, handik eta hemendik etorritakoak. Donostia, Añorga, Baiona, Iruñea eta Eibarko dantzarien artean osatu genuen hamalaukoa.

Jokin Otamendi aurresku eta Garikoitz Otamendi atzesku zirela, Ander
Fernandez, Oier Araolaza, Enrike Izagirre
, Egoitz Irazabalbeitia, Aritz
Ibañez, Akier Perkaz, Xabier Adrian
, Jon Iruretagoiena, Unai Urbizu,
Joseba Astarbe
, Luken Aranburu eta Ekhi Zugastik osatu zuten soka. Jose Miguel Laskurain eta Enrike Montero txistulariak, eta Iñaki Barua atabalariak jarri zioten doinua soka-dantzari.

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-dantza-FL 007

Irudi ederrak utzi zituen emanaldiak, baina sorpresa handiena biharamunean hartu genuen, Berria egunkariaren azala ikusitakoan.

2008-08-28_Berria-Apostoluen-dantza-portada-rek

Hona hemen Felipe Loyola eta Iñaki Zugastik egindako argazki batzuk, eta bilduma honetan gehiago.

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-dantza-FL 012

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-dantza-FL 117

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-dantza-FL 135

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-soka-dantza_IZ 203

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-dantza-FL 145

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-soka-dantza_IZ 273

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-soka-dantza_IZ 299

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude