Hileko artxiboak: iraila 2008

A wonderful team from the Basque Country

Stephen Corrsin, nazioarteko ezpata-dantzen inguruko ikertzaile eta adituak, maiatzean York-en ospatu zen Sword Spectacular jaialdiaren kronika idatzi du AMN aldizkarirako, eta Kezka dantza taldearen aipamen berezia egin du. “Euskal Herriko talde zoragarria” eta “beraien dantza ikusgarria zen” idatzi du bere artikuluan.

2008-05-24_York-sword-spectacular_IZ_6178

York-etik bueltan, Sword Spectacular jaialdiaren kronika honetan aipatu genuen Stephen Corrsin-en hitzaldia entzuteko aukera izango genuela, eta agurtzeko tartea ere izan genuen, baina artean berak ez zuen gure taldearen emanaldia ikusi oraindik. Urteak daramatza Stephen Corrsin-ek ezpata-dantzen inguruan ikertzen eta “Sword Dancing in Europe: A History” liburua du bere lanik entzutetsuena, Europako ezpata-dantzen ikuspegi zabal eta aberats bat.

Jaialdian parte hartu duten taldeen berri ematerakoan bereziki azpimarratzen du Antwerpen-eko Lange Wapper taldea, “apartekoa” dio, eta segidan Kezka aipatzen du:

“...and a wonderful team from the Basque country of Spain which I had never seen before – Kezka Dantza Taldea. (Don’t ask me what that means. I don’t know any Basque, a language which has no known relations anywhere.) Their dance was spectacular, based on the detailed dance descriptions from the region of Guipuzcoa, published by Larramentdi and Iztueta in the 18th and 19th centuries.

“Espainiako Euskal Herriko talde zoragarri bat, aurretik inoiz ikusi gabe nuena – Kezka Dantza Taldea. (Ez galdetu niri zer esan nahi duen. Ez dakit ezer euskaraz, beste ezerekin harremanik ez duen hizkuntza bat). Beraien dantza ikusgarria zen, Larramendi eta Iztuetak 18th eta 19th mendeetan argitaratutako Gipuzkoako dantzen deskribapen zehatzetan oinarritutakoa”.

Artikuluan aurrerago emakumeen parte hartzea du hizpide Corrsin-ek. Zenbait taldetan emakumeak ikusi dituela ordura arte gizonek bakarrik egiten zituzten dantzetan, eta kezka aipatzen du beste batzuekin batera.

“One interesting point is the involvement of women, and girls, in the performances. Basically, the US, Canada, and the UK have been for some decades more open to female participation than the European continent has ever been. It is still an issue on the Continent! This time, however, Lange Wapper of Belgium had a girls’ side; and the Kezka dancers included young women in what was, traditionally, a young men’s dance. I took note of this but it seemed best not to inquire; female involvement can still be a sensitive issue. And heck, I’m a historian, and anything contemporary, to me, is just gossip and passing fads. Not my problem.”

“Gai interesgarria emanaldietan emakumeen, eta nesken, partehartzea da. Oro har, Estatu Batueak, Kanada eta Britainia Handia Europako kontinentekoak baino irekiagoak izan dira hamarkadetan emakumeen parte hartzeari dagokionez. Hau oraindik afera da Kontinentean. Oraingo honetan, ordea, Belgikako Lange Wapper-ek nesken taldea zeukan; eta Kezkako dantzariek emakume gazteak zituzten, tradizionalki gizon gazteen dantza izan den batean. Honen kontu jaso nuen, baina ez galdetzea iruditu zitzaidan onean; emakumeen parte hartzea oraindik tentuzko gaia izan daiteke. Eta arraioa, historialaria naiz ni, eta edozein kontu garaikide, niretzat, esamesak eta modak dira bakarrik niretzat. Ez da nire arazoa”.

Ezpata-dantzak eta ezteiak Zumarragan

Ezpatek eta axeriek bat egingo dute igandean Zumarragako Antioko baselizan. Antioko musika zikloaren 25. urteurrena ospatzeko “Ezpata-dantzak eta Ezteiak” ikuskizuna eskainiko da Juan Antonio Urbeltzen

2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1304_a

zuzendaritzapean.

Zumarragako ezpata-dantza eta Arrateko ezpata-dantza, biak ikusi ahal izango dira Antioko baselizan bertan, eta segidan Axeri-boda ikuskizunak hartuko du elizako aldarea.

Gipuzkoan egiten diren ezpata-dantzen artean tradizio eta errotze sendoenetakoa da Zumarragakoa eta Arrateko ezpata-dantzarientzat aukera aparta Antioko baseliza ederrean dantza egitea.

Ezpata-dantzak eta Ezteiak
Zumarraga, Antioko baseliza
2008ko irailaren 28an, igandean, 19:30etan
Zumarraga Antio ezpata-dantza 2008 9631

Arratetik Igartzara ezpata-dantzan

Arrate egunaren ondoko lehen igandea Kofradia eguna izaten da Arraten. Irailaren 14an egokita da aurten, eta igande horretan emanaldi bikoitza egokitu zaingu. Izan ere, orain urtebete Aurtzaka dantza taldearen eskutik Igartzako dantzarien eguna jarri zen abian Beasainen.

Kofradia eguna Arraten

Batzuk autobusa kargatu eta igande goizean Beasainerako bidea hartzen zuten bitartean, beste batzuk Arratera bidean jarri ziren berriz ere.

2008-09-14_Arrate-Kofradia-eguna-Maika 010

Kofradia eguna Arraten, eta beraz, meza 11.00etan eta dantzariak lanean. Ane Sarasketa eta Enrike Izagirre arduratu ziren Arrateko lanetaz. Mezan Arrateko ezpata-dantza dantzatu ondoren prozesioa abiatu zen eliza ataritik. Kofradia egunean zelaitik egiten da prozesioa eta Eibarrera begira errezoa egin ondoren, eliza atarian egin zioten dantzariek berriz ere ezpata-dantza Arrateko Amari.

Beasainen, plazatik Igartzara

Bitartean, gainontzekoak Beasainera iritsi eta Igartzako burdinolan aldatu genituen jantziak. Igartzako ingurune ederra bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen, ostatua, dorretxea, zubia, ola, ermita eta burdinola. Beasaingo plazan elkartu ginen Igartzako dantzariekin.

2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 032

Elkarrekin argazkia egin eta behinola Eibartik Beasainera eramandako musika-kioskoaren alboetatik atera zen kortejoa Igartzara bidean.

Igartzako ezpata-dantza aurretik eta Arrateko ezpata-dantza atzetik, urratsa markatuz eta zubiak eginez iritsi ginen Igartzara. Igartzako ezpata-dantza dantzatu zen bertan lehenik eta behin, eta Arratekoa ezpata-dantza ondoren. Igartzakoek doinu alai batekin egindako joan-etorrien ondoren, Arrateko trokeo-dantzak egin eta bukatu ziren goizeko dantza kontuak. Elkarrekin bapo bazkalduta sinatu genuen bi dantzari kofradien arteko harremana.

2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 206

2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 046

2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 038

2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 056

2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 057

2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 097

2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 163

2008-09-14_Beasain-Igartzako-eta-Arrateko-dantzak-AU 078

Galdakaoko dantzariak Arraten 40 urte ondoren

Ohi bezala, irailaren 8an, ospatu ditugu Arrate eguna eta Arrateko Amaren dantzak. Aurten astelehena egokitu da, astelehen eguzkitsu eta ederra, eta dantzak giro bikainean eta gonbidatu berezikien zelairatu dira.

Goizean goiz iritsi ginen denok Arrate gainera, eta ohitura denez, zelaian, belardia zaintzen zeuden azken gaupaseroak agurtu ondoren gure dantza-lanetarako prestatzen eta janzten hasi ginen. Bezperetan izan genuen ezustekoa, Egoitz Krutxagak,

2008-09-08_Arrateko-dantzak-AU 080

gonbidatuetako batek, mina hartu zuela jakitean. Dantzarako gogotsu zegoen, baina ezin dantzatu, beraz, lantza eskuan buruzagi lanak egokitu zitzaizkion, Irati Kortabitartekin batera.

Taldeko argazkia egin, gonbidatuek argazki sesio luzexeagoan modelo-lanak bete, eta Meza nagusira sartzeko prestatu zen taldea. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko lau dantzari izan dira aurtengo gonbidatuak: Mikel Goitia, Iraitz Barandiaran, Egoitz Krutxaga eta Goizane Olea. Krutxaga min hartuta zegoenez, bere tokia Ander Fernandez eibartarrak hartu zuen. Josu Garatek egin zuen ezpata-dantzan kapitain.

Meza nagusian ezpata-dantzarien bi lerro sartu,

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 029

eta Iraitz Barandiaren eta Mikel Goitiak Arrateko ezpata-dantza dantzatu zuten aldare aurrean. Ondoren, prozesioa abiatu zen eliza ataratik. Aurretik gurutzea, gero dantzariak, txistulariak, eta Arrate Ama Birjina, lau dantzari bakarlariek inguratuta. Segidan apaizak, udal ordezkariak eta herritarrak.

Gurutzera iritsi eta Eibarrera begira Salbea kantatu ostean, elizaruntz itzuli zen prozesioa. Elizaren atarian Arrateko ezpata-dantza egin zuten Ama Birjinaren aurrean lau azkendariek.

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 077

Ama Birjina elizara itzuli eta zelaian Arrateko Amaren dantzak osorik eskaintzera jo zuen taldeak.

Usartza txistulari taldearen doinura, Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak dantzatu genituen. Trokeo-dantzetan, Iraitz Barandiaran, Mikel Goitiak eta Goizane Oleak egin zituzten bakarlari lanak. Ezpata-dantza berriz osatuta erretiratu zen taldea.

Bazkalostean, Arrateko Amaren dantzarien kofradia bilduta, Enrike Izagirre idazkariak eguneko akta irakurri zuen, eta Andra Mariko lau gonbidatu berriei ongietorria eman genien.

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 221

Horiekin batera, Kepa Artetxe aipatu zen bereziki, orain 40 urte, 1968an Arraten izan baitzen dantzan Arrate egunerako Jon Oñatibiak prestatu eta Galdakaoko Andra Marik dantzatu zituen dantzetan, eta harrezkero egin duen ibilbide luze eta emankorrarengatik zoriondu genuen.

Hona Arrate egunean dantzatu genuen 41 dantzarien zerrenda: Mikel Goitia, Egoitz Krutxaga, Goizane Olea, Iraitz Barandiaran, Aiert Ibarbia, Ainhoa Larrañaga, Ainhoa Aldazabal, Ainhoa Ugarte, Aintzane Uriguen, Amaia Goenaga, Amaia Recio, Amaia Rodriguez, Ander Fernandez, Ane Sarasketa, Ane Urresti, Eider Agirrebeña, Ekhi Zugasti, Eneritz Ganboa, Enrike Izagirre,

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 336

Esther Kareaga, Harkaitz Urreta, Irati Carballo, Irati Kortabitarte, Irune Orueta, Izaskun Alberdi, Jon Lizarralde, Joseba Aranzabal, Josu Garate, Luken Aranburu, Maider Otaola, Malen Ulazia, Miren Baranguan, Nagore Ugalde, Oier Araolaza, Oier Ibarbia, Oihane Llorente, Olaiz Agirrebeña, Roberto Altzerreka, Unai Agirre, Unai Lizarralde eta Zuriñe Torre. Dantzari eta txistulariez gain, Eibar, Elgoibar, Deba eta Galdakaoko lagunak bildu ziren Arratera, eta baita Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi ere Donostiatik. Eskerrak denori eta datorren urterarte!

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 008

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 020-rek

2008-09-08_Arrateko-dantzak-AU 040

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 062

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 115

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 178

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 230

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 303

2008-09-08_Arrateko-Amaren-dantzak-FL 336

2008-09-08_Arrateko-dantzak-AU 075

Hamalau apostoluak dantzan

Donostiako Musika Hamabostaldiak enkargu berezia egin zion Juan Antonio Urbeltzi. Jorge Oteizaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien artean, Arantzazun, elizaren atarirako berak egin zituen apostoluen aurrean egiteko dantza emanaldi bat.

Apostoluen dantza” osatzeko, bi osagai nagusi zituen emanaldia diseinatu zuen Urbeltzek. Lehenik eta behin soka-dantza, eta ondoren, Oñatiko Korpus dantzak. Oñatiarrak, Oñatz dantza taldekoak arduratu ziren Korpus dantzetaz, eta Argia, Duguna eta Kezkako dantzariek osatu genuen soka. Ugarte anaien txalapartak, Andoni Egañaren bertsoek eta Arantzazuko kanpai  hotsek borobildu zuten emanaldia. Ondoren, Arantzazuko elizan bertan Barbara Hendricks soprano estatubatuarraren emanaldia izan zen.

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-dantza-IZ_1519

Abuztuaren 27an dantzatu genuen “Apostoluen dantza” Arantzazun. Ingurune bereziak, Oteizaren indarrak, Hendricks sopranoaren emanaldiak eta apostoluen dantzarekiko ikusminak erakarrita jendez lepo bete ziren inguruak eta ekitaldi xaloa baina hunkigarria gertatu zen.

Hamalau dantzari, Oteizak egindako apostoluak adina. Eta zergatik hamalau? Bere garaian nahikoa katramila eragin zuen, eta Oteizak berak hainbat erantzun eman zituen horri buruz, baina berak emandakoen artean bat polit askoa: “Gehiago ez zitzaizkidalako kabitzen“. Hamalau dantzari beraz, handik eta hemendik etorritakoak. Donostia, Añorga, Baiona, Iruñea eta Eibarko dantzarien artean osatu genuen hamalaukoa.

Jokin Otamendi aurresku eta Garikoitz Otamendi atzesku zirela, Ander
Fernandez, Oier Araolaza, Enrike Izagirre
, Egoitz Irazabalbeitia, Aritz
Ibañez, Akier Perkaz, Xabier Adrian
, Jon Iruretagoiena, Unai Urbizu,
Joseba Astarbe
, Luken Aranburu eta Ekhi Zugastik osatu zuten soka. Jose Miguel Laskurain eta Enrike Montero txistulariak, eta Iñaki Barua atabalariak jarri zioten doinua soka-dantzari.

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-dantza-FL 007

Irudi ederrak utzi zituen emanaldiak, baina sorpresa handiena biharamunean hartu genuen, Berria egunkariaren azala ikusitakoan.

2008-08-28_Berria-Apostoluen-dantza-portada-rek

Hona hemen Felipe Loyola eta Iñaki Zugastik egindako argazki batzuk, eta bilduma honetan gehiago.

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-dantza-FL 012

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-dantza-FL 117

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-dantza-FL 135

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-soka-dantza_IZ 203

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-dantza-FL 145

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-soka-dantza_IZ 273

2008-08-27_Arantzazu-Apostoluen-soka-dantza_IZ 299

Axerien ezteiak Garazi eta Donostian

Abuztuan bi Axeri-boda izan ditugu, Donibane Garazi eta Donostian. Argia dantzari taldearen eskutik, eta Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Donostia, Baiona, Elgoibar, Iruñea eta Eibarko dantzariak aritu gara bi emanaldi horietan.

Abuztuaren 16an Donibane Garaziko Jai-Alain eta abuztuaren 22an Donostiako Victoria Eugenia antzokian (Musika Hamabostaldiaren egitarauan) burutu dira bi emanaldiak. Donostiako emanaldiaren kritika idatzi zuen Ana Remirok Diario Vascon.

Kezkatik Olaia Gabirondo, Luken Aranburu, Oihane Llorente, Ander Fernandez, Ainhoa Lendinez, Enrike Izagirre, Josu Garate, Irati Kortabitarte, Irune Orueta eta Aiert Ibarbiak dantzatu dute bi ikuskizun horietan.

Hona Iñaki Zugastik Donibane Garaziko emanaldian egindako zenbait argazki.

2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1343

2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1336

2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1394_a

2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1398_a

2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1400_a

2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1404_a

2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1416_a

Badatoz Arrateko Amaren dantzak

Datorren irailaren 8an berrituko da tradizioa Arraten. Aurten astelehena egokitu da irailaren 8a. Ez dago gaizki asteburua luzatzeko. Arrateko Amaren dantzak bere egun seinalatuan eta berezko duten tokian, Arrateko gainean dantzatuko ditugu.

Galdakaotik Eibarrera

Aurten Galdakaotik etorriko zaizkigu Arrateko dantzetan

parte hartuko duten gonbidatu bereziak. Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeko lau dantzari izango dira: Mikel Goitia, Iraitz Barandiaran, Egoitz Krutxaga eta Goizane Olea.

2007-09-08_Arrate_FL_6982

Laukote hori izango da bakarlari lanetaz arduratuko dena. Ezpata-dantzan azkendari lanak egingo dituzte eta trokeo-dantzetan buruzagi izango ditugu.

Hainbat urteren bueltan berriz ere Arraten izango ditugu beraz Galdakaoko dantzariak. Izan ere, 1968an, Jon Oñatibiaren eskutik Arrateko dantza berri bat prestatu eta plazaratu zenean, hain zuzen ere Galdakaok Andra Mari dantzari taldekoak izan ziren Eibarrera etorri eta dantza hori egin zutenak Arrate egunean. Dantza horrek ez zuen jarraipenik izan, baina Eresbilen aurkitu genituen Jon Oñatibiak prestatu zuen koreografiaren inguruko azalpenak. 1968ko emanaldi hartan, Galdakaoko taldearekin Arraten izan zen dantzarietako bat, Kepa Artetxe, Andra Mari taldean dantzari eta

dantza-maisu hainbat hamarkadetan dabilena ere espero dugu berriz Arraten, 40 urte ondoren, bisitan etorriko baitzaigu.

Ohiko ordutegi eta egitaraua

Ohi bezala goizeko 11:00etan ospatuko da Arrateko elizan meza nagusia

2007-09-08_Arrate_FL_6847

eta bertan dantzatuko da lehen aldiz Arrateko ezpata-dantza. Meza ostean, Ama Birjinarekin prozesioa abiatuko da eliza-ataritik, txistulari, trikitilari eta dantzariek lagunduta, eta gurutzean, Eibarrera begira Salbea abestuko da. Gurutzetik elizara bueltan, erretiratu aurretik berriz ere dantzatuko da ezpata-dantza Ama Birjinaren aurrean. Segidan, 12:30ak aldera, Arrateko zelaian dantzatuko dira Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak.

Elgoibartarrek zoriondu gaituzte San Bartolome egunean

Abuztuaren 24an, Elgoibarko jaietako egun handian, San Bartolome egunean, soka-dantza plazan zela, Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eta Elgoibarko Udalaren zorion-agurra jaso genuen. Kezka dantza taldearen 50. urteurrena zoriondu eta Elgoibar eta Eibarko dantzariok azken 15 urteotan elkarrekin egindako ibilbidea gogorarazi zuten elgoibartarrek.

Ohi bezala, meza nagusiaren ondoren, soka-dantza ederra eskaini zuten Elgoibartarrek, Haritz dantzari taldea eta Udalaren txistulari bandaren eskutik. Baltasar elkartearen 50.urteurrena ere ospatu zen, eta horregatik, garai batean bezala, Baltasar elkartetik abiatu zen dantzarien soka.

Eibarko dantzariontzat ekitaldi hunkigarria izan zen eta zinez eskertzen dizkiegu elgoibarko lagunei eskainitako hitz eta opariak. Horra elgoibar.org udal gunean argitaratu diren zenbait argazki:

2008-08-24_Elgoibar-soka-dantza-Elgoibar-org_54

2008-08-24_Elgoibar-soka-dantza-Elgoibar-org_62

2008-08-24_Elgoibar-soka-dantza-Elgoibar-org_64

2008-08-24_Elgoibar-soka-dantza-Elgoibar-org_58

2008-08-24_Elgoibar-soka-dantza-Elgoibar-org_65