Goimendiko ermitaren itzalean soka-dantzan

Eguraldi ederra egin digu aurten ere Goimendin. Uztailaren 25a jai izan da aurten berriz, eta beraz, Santiago egunean bertan ospatu da erromeria Gomendin, Azurtza baserriaren ondoko Santiago ermitan.

Izer eta Lutxurdixo trikitixarekin, Joxe Agirre eta Peñagarikano bertsotan, umeentzat jolasak, eta kezkakoak soka-dantzan, horixe zen meza osterako plana. Soka-dantzarako kuadrila polita nahiko erraz juntatu zen. Josu Garatek Azurtzakoa zuen aita, eta berak egiten ditu aurreskulari lanak bertan. Enrike Izagirrek egin zituen atzesku lanak, eta Joseba Aranzabal eta Luken Aranburu aritu ziren zerbitzari lanetan. Andoni Altzibar txistuarekin eta Iñaki Barua atabalarekin aritu ziren soka-dantza jotzen, eta azken fandango eta arin-arina Izer eta Lutxurdixok jo zuten.

Zuhaitzek inguratuta eta eguzpi printzak tarteka sartzen direla kolore ederrak agertzen dira beti Goimendiko soka-dantzaren argazkietan.

Goimendi soka-dantza 2008 010

Goimendi soka-dantza 2008 063

Goimendi soka-dantza 2008 070

Goimendi soka-dantza 2008 103

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude