Trokeo- eta sorgin-dantza txistulari alardean

Egutegi eta azpiegitura arazoak media dezente atzeratu da txistulari alardea Eibarren, eta azkenean, ekainaren 14an, Kezkakook dantzari eguna ospatzen genuen egunean bertan egokitu zen. Larunbat  horretan doblete egin genuen beraz, iluntzean emanaldia Untzaga plazan eta gauean beste pare bat dantza Coliseo antzokian.

Usartza txistulari taldeak antolatutako alardean bi saio egin genituen. Lehenengo serio-antzean jardun genuen Arrateko trokeo-dantzako bi pieza eskainiz: makila-handiena eta brokel-makilena. Bien musika Jose Miguel Laskurain-ek, alardearen zuzendariak berak, prestatutakoa da, eta beste Alarde batzuetan ez bezala, gurekin normalean jotzen duten txistulari talde txikiak jo zituen dantzak, dantzarien eta dantzaren gora-behera erritmikoetara malgutasunez egokitu ahal izateko.

2008-06-14_Kezka_txistularien-alardea_IZ_8763

Ondoren, Lasarte-Oriako sorgin-dantza eskaini genuen. Saiatu ginen serio-demonio eta ahalik eta zorrotzen dantzatzen, baina ikusten denez mutilak neska jazteko ohitura zahar eta arrunta, barregarria gertatzen da berez, bai ikusleentzat eta bai parte hartzaileentzat ere. Bitxiak gara gero!

Dantzariak: Josu Garate, Irati Carballo, Eneritz Ganboa, Malen Ulazia, Unai Agirre, Esther Kareaga, Joseba Aranzabal, Zuhaitz Elejalde, Oier Araolaza, Ekhi Zugasti, Olaia Gabirondo, Ander Fernandez, Irune Orueta, Luken Aranburu, Zuriñe Torre, Oihane Llorente, Oier Ibarbia eta Irati Kortabitarte.

2008-06-14_Kezka_txistularien-alardea_IZ_8740

2008-06-14_Kezka_txistularien-alardea_IZ_8802

2008-06-14_Kezka_txistularien-alardea_IZ_8811

2008-06-14_Kezka_txistularien-alardea_IZ_8859

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude