Amaña auzoko jaien 30. urteurrena ospatzeko bertako jaien antolatzaileak,
Jose Antonio Alberdi “Goma2″eko ahalegin berezia egin zuen Kezka dantza taldea bertan izan zedin. Urte osoa izan genuen atzetik Goma eta azkenean bertan izan ginen noski, uztailaren 12an.
Arrateko dantzak egin genituen, ezpata-dantza eta trokeo-dantza. Irailetik aurrera nagusien taldean arituko diren zenbait dantzari taldean sartzen joateko ondo etorri zen eta Luken bakarlari lanetan estreinatu zen, brokel-makilenean zortzikoa dantzatuz.
Ander Fernandez, Irune Orueta, Irati Kortabitarte eta Oier Ibarbia aritu ziren azkendari lanetan eta Oier Araolaza buruzagi. Trokeo-dantzan Irati, Luken eta Oier A-k egin zituzten bakarlai lanak, eta ezpata-dantzan eta trokeo-dantzan aritu ziren dantzariak: Ekhi Zugasti, Luken Aranburu, Unai Agirre, Oihane Llorente, Ainhoa Larrañaga, Izaskun Alberdi, Olazi Agirrebeña, Joseba Aranzabal, Olaia Gabirondo, Amaia Rodriguez, Malen Ulazia, Irati Carballo, Miren Baranguan, Ainhoa Aldazabal, Maider Otaola eta Eider Agirrebeña.
Jose Miguel Laskurain, Enrike Montero eta Iñaki Barua izango genituen musikari lanetan.