San Juan egunean egin ohi dugun soka-dantzan gonbidatu bereziak izan ditugu aurten. Eibarren predikamendu handia dago dultzaineroekin. Izan ere, 100 urtetik gora dira Lizarrako dultzaineroak etortzen direla San Juan jaien hasierarako, eta azken 61 urteetan Miguel Angel Elizaga etorri da hutsik egin gabe. Aurten azkena zuela eta omenaldia egin zitzaion. Beraz, dultzaineroak izan genituen San Juan eguneko soka-dantzan partaide. Miguel Angel Elizagarekin batera, honi erreleboa hartuko dioten Salvador Martínez, Juan Carlos Duñabeitia eta Gorka Sarasa, eta jaietako zinegotzia, Jabier Zorrakin atera ziren sokan.
Oier Araolazak egin zituen aurreskulari lanak, Josu Garatek atzeskuarenak, eta Oier Ibarbia eta Ekhi Zugasti aritu ziren zerbitzari lanetan. Sokan Kezkako eta Haritzeko dantzariak: Ander Fernandez, Jokin Salegi, Luken Aranburu, Sergio Agirregomezkorta, Unai Agirre, Jael Lizundia, Joseba Aranzabal, Unai Usatorre eta Enrike Izagirre. Neskak: Irati Kortabitarte, Irune Orueta, Zuriñe Torre, Malen Ulazia, Olaia
Gabirondo, Oihane Llorente, Izaskun Alberdi, Eider Agirrebeña, Ainhoa
Aldazabal, Amaia Rodriguez, Eneritz Ganboa, Maider Otaola eta Ane
Urresti. Usartza txistulari taldeak maisuki jotako doinuekin dantzatu genuen soka-dantza beste behin.