Hileko artxiboak: ekaina 2008

Casa Cantabriak 50 urte

Pasa den ekainaren 7an, Eibarko Kantabria Etxearen urrezko ezteien ospakizunak izan dira. Hori dela eta, Kezka dantza taldeak, urteurrenean parte hartzeko gonbidapena jaso zuen Eibarko Galizia Etxekoekin batera.<a href="http://www.flickr.com/photos/kezka/2563421983/" title="2008-06-07_Casa-Cantabria-50-urteOA 031 by kezka, on Flickr”><img src="http://farm3.static.flickr.com/2162/2563421983_ec2462967a_m.jpg" alt="2008-06-07_Casa-Cantabria-50-urteOA 031″ align=”right” height=”180″ width=”240″>

Irati Kortabitarteren eta Oier Ibarbiaren N-91ko ikasleek Gipuzkoako dantzak eskaini zituzten Eibarko Untzaga plazan: erreberentzia, uztai handien dantza, zinta-dantza eta bukatzeko fandango eta arin-arina. Txistulariak Felix Elortza, Andoni Altzibar eta Iñaki Barua izan ziren.

Sword Spectacular, ezpata-dantza guztien ama

Munduko ezpata-dantza jaialdirik handiena da
Sword Spectacular. 1996an antolatu zen lehen aldiz, eta azken urteotan lau
urtetik behin antolatzen da eta Ingalaterrako hiri desberdin batean. 2008an York
izan da Sword Spectacular jaialdiaren egoitza, eta bertan izan gara Kezka
dantza taldekoak Arrateko Amaren ezpata-dantza aurkeztuz.

2008-05-24_York-swordspec_IZ_6287-rek

Bidaia mamitsua,
betea eta bizia izan da zalantzarik gabe. Begiak erne eta oinak arin izan
ditugu, eta nahikoa dantza egin eta ikusteko aukera izan dugu.

Jaialdian parte hartu duten taldeen zerrenda eta
ordezkaritza izugarria izan da. Txekia, Estatu Batuak, Britainia Handia,
Noruega, Austria, Alemania, Italia, Flandria eta Euskal Herriko 40 talde, denak
ezpata-dantzariak. Asteburu bakarrean Europako ezpata-dantzaren ikusmira zabal
eta aberats bat eskuratu dugu.

2008-05-25_York-sword-spectacular_IZ_6693

York-eko kaleetan dantzan

York Ingalaterrako hiri
zahar eta historikoa da. Harresiak zutik, katedral ederra, kale estu eta xarmadunak… Hiri ederra da benetan, eta York-eko joan
etorri eta dantza emanaldi egin ditugu.

2008-05-24-York_swordspec_BA-888

Larunbat goizean kalejira
egin genuen York-eko kaleetan jaialdian parte hartzen genuen talde guztiek, eta
ondoren, hiriko txoko desberdinetara jo genuen emanaldi laburrak eskaintzeko.
Lau emanaldi eskaini genituen larunbatean eta beste horrenbeste igandean.

York Theatre Royal

Igande arratsaldean
York-eko antzoki nagusian izan zen jaialdiaren emanaldi nagusia. Banan-banan,


talde guztiek beren ezpata-dantza egin genuen, bost orduko iraupena izan zuen
jaialdian. Hori bai, emanaldi erdian etena egin genuen afaltzeko. Kaleetan
elkar ikusteko aukera izan ez genuen taldeekin ere gozatu ahal izan genuen
antzokian.

2008-05-25_York-sword-spectacular_IZ_7259

Harrera
beroa

York-eko ikusleek eta morris dantzariek bero
hartu gaituzte ezpata-dantzari euskaldunak. Gure emanaldietan jendea erruz
pilatzen zen eta gogotik txalo egiten ziguten. Bukaeran, ikusleak eta beste
taldeetako dantzariak hurbiltzen zitzaizkigun zorionak ematera eta gure dantza
eta herriarekiko interesa erakustera. Etxera bueltan ere aipamen goxoak irakurri ditugu: “The Basques
were amazing.”
dio batek
eta beste batek “
Kezka’s
performance is tremendous and I look forward to seeing them again
.”.

Argazkiak, prentsa, e.a.

Etxeko komunikabideek ere jaso dute York-era
egindako txangoaren berri:

Argazkiak:

2008-05-24_York-sword-spectacular_IZ_6153Dantzari eta txistulariak: Josu Garate, Aiert Ibarbia, Oier Ibarbia, Enrike Izagirre, Ander Fernandez, Oihane Llorente, Jon Lizarralde, Unai Lizarralde, Jose Miguel Laskuarain, Olaia Gabirondo, Irune Orueta, Iraia San Ildefonso, Irati Carballo, Ainhoa Larrañaga, Irati Kortabitarte, Malen Ulazia, Zuriñe Torre, Amaia Recio, Enrike Montero, Iñaki Barua, Oier Araolaza, Joseba Aranzabal, Unai Agirre, Ekhi Zugasti, Luken Aranburu eta Zuhaitz Elejalde. Argazkian ageri ez direnak:  Arantza Uriguen, Iñaki Zugasti, Mertxe Etxeberria eta Beatriz Alkorta.