York-era goaz, Sword Spectacular jaialdira

Ingalaterra, York-era (zaharrera…) goaz datorren asteburuan. Ezpata-dantzen munduko jaialdi handienean parte hartuko du Kezka dantza taldeak. Maiatzaren 23tik 26ra ospatuko da York-en International Sword Spectacular jaialdia eta Arrateko ezpata-dantza erakutsiko du bertan Eibarko dantza taldeak.

2007-09-08_Arrate_FL_6962

9 herrialde, 50 ezpata-dantza talde eta 700 ezpata-dantzari bilduko ditu asteburu honetan Ingalaterrako York hiri zaharrean Sword Spectacular jaialdiak. Italia, Alemania, Txekia, Beljika, Noruega, Austria, Estatu Batuak eta Ingalaterrako taldekin batera Euskal Herriko ezpata-dantzen ordezkaria izango da Eibarko Kezka dantza taldea.

Lau urtetik behin ospatzen da Sword Spectacular. Larunbat eta igandean York-eko kaleak Europa eta Ameriketako ezpata-dantzek beteko dituzte, eta igande arratsaldean emanaldi berezia eskainiko dute taldeek York Theatre Royal antzokian.

Hilt and point

Europako dantza tradizio zahar eta zabalduenetakoa dugu ezpata-dantzena. Sei, zortzi, hamabi edo hogei dantzari, apaingarriak buru eta bularrean, txintxarriak belaun azpian eta ezpatak eskuetan. “Hilt and point” alegia “heldulekua eta punta” motako ezpata-dantzak bilduko ditu Sword Spectacular jaialdiak.

Horrek esan nahi du dantzariek ezpatak elkarri ematen dizkiotela, batek heldulekutik hartzen du ezpata eta besteak puntatik, eta horrela katea eta formazio bereziak osatzen dituzte.

Mota honetako ezpata-dantzak oso zabalduak daude Europan barrena eta XV. mendetik ezagutzen dira. Ingalaterrako hiri historiko ederrenetakoa batean, York-en buruko da jaialdia.

Ikusi eta ikasi

Arrateko ezpata-dantza erakusteaz gain, ezpata-dantzei buruz ikasteko aukera bikaina izango da Sword Spectacular. Antwerpen-eko Lange Wapper-eko lagunak agurtu,
2006-05-27-Ezpdantz-FelipeLoyola_491
Italia, Noruega edo Txekiako ezpata-dantzak ezagutu, Estatu Batuetako Orion Longsword taldeak eskainiko duen ikastaroan parte hartu eta ezpata-dantzen alorreko adituen hitzaldiak entzuteko aukera izango dugu. Izan ere, Stephen  Corrsin, Elsie Dunin eta Ivor Allsop-en hitzaldiak entzuteko aukera izango dugu York-en.

Corrsin ezpata-dantzen alorreko nazioarteko aditua da, gai honi buruzko liburu bikain baten egilea (euskal ezpata-dantzen inguruko erreferentzia bilduma onena dakar bere liburuak!) eta Pospí?il ikertzaile txekiarrak XX. mende hasieran Europan barrena (Euskal Herrian ere bai) egindako ezpata-dantzen filmazioak izango ditu mintzagai.

Kezka dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko opari bikaina izango da York-era egingo dugun bidaia.

1 thought on “York-era goaz, Sword Spectacular jaialdira

  1. Miren

    Oier!!!

    Badakizunez Londresen nao! Zu be Yorkera zoiaz! Ze bisitan jutia pentsau in dot baina ez nao zihur noiz datzatzen dozuen!!! Abixau lehenbailen! Badakazu nere epozta!!!

    muxu asko

    laster arte

    Miren

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude