Arrateko dantzak Portugaleteko Folklore Azokan

Pasa den asteburuan ospatu da Elai-Alai dantza taldeak antolatzen duen Portugaleteko Folklore Azoka. Hirugarren edizioa izan da aurtengoa eta beste hainbat ekitaldiren artean Eibarko Kezka dantza taldeko dantzariok, Usartza txistu taldearekin batera Arrateko Amaren dantzak aurkeztu ditugu bertan.2008-05-10_Kezka-Portugaleten_IZ 5892

Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasi genuen Arrateko ezpata-dantzarekin. Arrateko ezpata-dantzaren ondoren Arrateko trokeo-dantzak egin genituen: makil txikiena, makil handiena eta brokel-makilena. Txistulariak Jose Miguel Laskurain, Enrike Montero eta Iñaki Barua izan ziren.

Elai-Alaiko lagunek harrera bikaina egin ziguten, antolaketa gaitasun handia dute Portugaleteko dantzariek eta giro atseginean aritu ginen. Eskerrikasko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude