Santa kurutz eta Letaniak

Pasa den asteburuan ospatu dira Santa Kurutzeko jaiak Euskal Herriko hainbat herritan, eta tartean Eibarko Santa Kurutzeko auzoan ere bai. Honekin batera, Eibarko Arrate auzoan, urtero bezala, letaniak ospatu dira. Usartza txistulari taldeko kideak izan ditugu bietan dantzariei musika jartzen.2008-05-04_Soka-dantza-Santakruz_AL 135

Igandean, maiatzaren 4an, 11tako mezaren ostean egin genuen Santa Kurutzeko auzotarrekin osatutako soka-dantza. Aurreskularia Aiert Ibarbia izan zen eta atzeskularia Ander Fernandez. Zerbitzari lanetan Unai Agirre eta Luken Aranburu aritu ziren.

Letaniak Arraten

Igandean baita ere, eta ordu berean, Arraten Letaniak ospatu ziren. Aurten gainera, Arrateko Ama Birjina berriztuaren irudia erakutsi zitzaien eibartarrei. Prozesioan Ama Birjinaren ondoan izan zen Enrike Izagirre eta ohi bezala agurra dantzatu zion Ama Birjinari santutegira itzultzean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude