Utah-ko Unibertsitatetik Euskal Herrira dantzak ikastera etorri izanak jakinmina piztu zuen komunikabideetan eta besteak beste telebistatik ere zenbait dei jaso genituen. ETBko Postdata eta albistegietan eskaini dira erreportajeak eta bideo horiek ekarri ditugu hona.
Xabier Zaldua etorri zitzaigun Postdatatik eta programak irauten dituen hiru minutuei zukua ateratzeko ahalegin berezia egin zuen.
Albistegietarako erreportajea prestatzera Amaia Usandizaga etorri zen kamerari eta soinu teknikariak lagunduta. Gaur Egunen eskainitakoa hemen:
Teleberrin ere eskaini zuten Amaia Usandizagak prestatutako erreportajea. Vanessa Sanchez aurkezleak eman zion sarrera erreportajeari, eta oker ez bagaude, Vanessa bera ballet dantzaria izana da.
Hona hemen Teleberriko bideoa.