Hileko artxiboak: otsaila 2008

Koko-dantzak 2008, hemen da koko-kronika

Urtarrilak 26 zituen, larunbata, eta goizeko 7.30etan Portaleko ate aurrean geunden 40 lagun, bizi-bizi, erne, urduri samar. Ordu horretan ireki behar zigun kultur etxeko atea udaltzainak, baina zentralera 2-3 aldiz deituta ere, ia 8.00ak ziren kotxe-patrulla agertu zenerako. Txulo asko atera ziren kotxetik eta entzutekoak zituztela jakinda zaunka hasi zitzaizkigun ezer baino lehen. Horixe izan zen egun eder hartako gurutze bakarra. Hortik aurrerakoak irriparrearekin gozatzekoak izan ziren.

Merkatu plazara 8.30etan agertzekoak ginen, baina udaltzainaren laguntzarekin 15 minutu berandu iritsi ginen. Jende multzo polita geneukan zain eta baserritarrak beraien postuetan. Ikusleentzat bezala guretzat ere estrainekoa zen, eta urduri eta poz-pozik egin genuen lehen koko-dantza.

2008-01-26_Koko-dantzak_FR_barrundi_7

 
Eguzkiaren lehen printzekin iritsi ginen Barrundira, lehen baserria. Don Eusebiok txapligua bota, Jainaga eta Narbaizak trikitia eta panderoa astindu, eta han joan ginen bidean behera. Koko-dantza, koko-moko kanta eta eskea, eta mamarruek saria pasa ondoren, korneta-hotsarekin ospa hurrengora.

2008-01-26_Koko-dantzak_FR_barrundi_12

Barrundin ohetik atera genituen gazteak, Arexitan ikaraz geratu ziren umeak, Narrukoak kozkortuta daude baina halere erne, Gaztelun oraindik ulertu ezinda dago baserritarra: ze porru klase darabilte honek kalekumiok?

Baserriz baserri, bidez bide, goruntz egin genuen. Argiñaon gizona ataritik ateratzeko nahikoa lan izan genuen, baina Untzetan dantzarako prest aurkitu genituen andrazkoak. Eta mamarruak lan eta lan, jaso eta jaso. Errenkadan etorri ziren Zelaikoa, Barrentxe, Sanjoangoa eta Arizmendi. Arizmendiguenako etxekoandriak Petra ikusi orduko barrezka hasi eutsi ezinda ezkutatu zen, eta azken aldaparen buruan, ermitañoaren gordelekua aurkitu genuen, Gaztelu.

2008-01-26_Koko-dantzak_AU 005

 
Iñarreko bide-gurutzean ikusle eta jarraitzaile multzo bat geneukan zain, eta hortik San Martin-era. Hori ilusioa San Martin-eko etxekoandreak. Martin perratzaileak dantzara atera eta pozik bera! Mendigoitiko tunelaren beste aldean aho-gozagarriak genituen zain, Lezetan atari ederra eta Asola-berrin parada y fonda. 11.30ak jota ziren, gosetuta eta egarrituta geunden, eta hamaiketako bikaina eskaini ziguten bertakoek.

2008-01-26_Koko-dantzak_FL 7962

Indarberrituta Sumendixa baserri bikotzean goizeko emanaldi jendetsuena egin genuen, prentsa grafiko eta guzti!! Altzubarren-en ere barruraino pasa arazi gintuzten, eta sukaldeko mahai hustu ondoren, Lazaretora. Lezetabeletxe eta Arrateko bidean Biriñaoko baserritar gazteak, Eskaregi-errotan lotsarazi genuen emakumea eta Itsason sorpresa. Ohi bezala zaratatsu, txapligo, ezkila eta oihuekin iritsi ginen, baina etzen inor ageri atetik. Leihoan antzeman genuen etxekoandrea, baina irtetetzeko imintziorek egin ez zuenez hasi ginen dantzan. Bukatzear geundenean agertu zitzazkigun bi gizon, gaztaiz betetako poltsa eskuan! Mugitzabarrin azken aurrekoa eginda iritsi ginen Kantabriara, 14.00ak ondo jota. Azken dantza egin eta deskantsua eta otordua, beharra genuen!!
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_kantabria_7

Zestero-ko baserritarrak andrea gaixorik zuela eta Kantabriara ekarri zigun otar eder bat. Kostata altxatu ginen mahaitik eta Gorostara abiatu binen. Gorostagaineko gizona lotsarazi genuen, eta Gorostabeñan kafia hartu ondoren, errieta entzun genuen Gorostazpikoan. “Hola ez, hola ez. Karnabalak datorren astian dira!” bota zigun etxekoandreak.

2008-01-26_Koko-dantzak_FR_dantzariak_17

Iturraon berriz ere meriendatuta jaitsi ginen eguneko azken baserrira. Kuadrilla ederra genuen zain Mandiolaazpikoan, eta otarra ere demasa, baserri gehienetan bezala.
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_mandiola (12)

Iluntzen ari zen kalera jaitsi ginenerako. Mauxitxa zain genuen eta txarangaren indarrak kontajiatuta jo eta ke jardun genuen koko-dantzan Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbetonen. Jendea erruz pilatu zitzaigun inguruan eta nekea eta egun osoko dantzaren eromena nahastuta bukatu genuen koko-eguna.
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 8122


Eguneko gora-beherak aipatu ostean, koko-jantziak aurkeztuko ditugu jarrian. Koko-dantzariak eta koko-marruek osatzen dute taldea.

Koko-dantzariak
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_dantzariak_45

Buruzagia

2008-01-26_Koko-dantzak_AU 065

Koko-marruak
Mamarruak
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 7893

Burburixuak
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_lezetaabeletxe_14

Masustak
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 8203

Aixerixak
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 8044

Hartza
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 8007

Maria
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_itsaso_9

Batista kojua eta Arraguetako Ama Birjina
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 7871

Don Eusebio eta Petra
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_mendigoiti_12

Kattalin eta Manuela
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_kalea (48)

Martin perratzailia
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 8184

Sasikartia
2008-01-26_Koko-dantzak_FL 8241

Jainaga eta Narbaiza
2008-01-26_Koko-dantzak_FR_barrundi_6

Mauxitxa

2008-01-26_Koko-dantzak_FL 8296


Hala hala
Hauxe karnabala, goazen-goazen gosetu ein garala kantatzen genduan baserrixetatik juterakoan, eta mamarruak otarra bete eta bete. Demasekua izan zan baserritarren erantzuna eta eskertu nahixa. Letxugak, babak, oilaskoak, konejua, intxaurrak, azak, patxaran, gaztaiak, urrak, patatak, txakolina, arrautzak (zientua!), porruak, porruak, porruak… Izugarria izan zan. Demaseko bazkaria egin genduan jasotako guztiarekin. Baserritarrekin zorretan geratu gara, eta pentsatu dogu datorren urtian beste bisita bat egitea! 😉

Bukatzeko aipamen bereziak. Batetik eskerrak koko-nduktoriei (falta dana erretratua ateratzen ari zan!). Bestetik azken orduko kontuekin koko-dantzetara etorri gabe geratu ziran bixeri datorren urtian aitzaki hobiak topatzeko! Eta azkena, koko-jantziak prestatzen ibili diranentzat. Eurek bakarrik dakite zenbat ordu, zenbat joan etorri, eta zenbat lan eman duten prestaketa lanek. Masusta fotografua eta sasikartia, biba zuek!


2008-01-26_Koko-dantzak_FR_dantzariak1

Fernando Retolaza, Felipe Loyola eta Arantza Uriguenek egindako argazki sorta osoa ikusteko:

Badatoz koko-dantzen irudiak!!

Gaur hilabete egin genituen koko-eskea eta koko-dantzak Eibarren. Urtarrilaren 26a zen, eta hilabete ondoren oraindik ez argazkirik, ez bideorik, ez testurik ez da atera argira. Felipek, Fernandok eta Arantzak ateratako 1000 argazkitik gora daude eta kosta zaigu multzo bat apartatzea. Baina sarean daude dagoeneko eta datozen egunotan hasiko dira argitaratzen.

Erne, badatoz eta koko-dantzariak eta koko-marruak

2008-01-26_Koko-dantzak_FR_dantzariak_18

Arbeit asfreit, ist gut ruhen singelin

Koko-dantzak pasa ziren. Ez dugu horretaz lerrorik ez argazkirik jarri, baina etorriko dira, bata bukatu eta hurrengoarekin hasi baikara buru-belarri. Gaur kaldereroak ditugu Eibarren. 19.30etan bilduko gara Urkizun, eta ohiko ibilbidea egingo dugu, Estaziñotik pasa, errebal eraitsi berriaren ondotik gero eta Toribio Etxebarrian lasai kantatu eta dantzatu ondoren Untzagara 21.00ak aldera. Pregoia Ustekabek emango du aurten eta Maitane izango dute gogoan. Guk ere bai. Atzo ensaioan gogoratu genuen urtebete dela Maitane joan zitzaigula. Mutu geratu ginen denok. 

2007-02-16_kaldereroak_FL_0422

Azken dantzak, kantak eta Hartzaren heriotzarekin bukatuko dugu Untzagako saioa. Aurten karpa jarri du Udalak Untzagan (urte askotan lata eman ondoren) eta kaldereroen afaria bertan ospatuko dugu.

Kantuan hungaroz?

Kaldereoetako kantetako batek, Hungariar kanta izena duenak hain zuzen ere, ustez hungaroz ditu hitzak. Baina ez omen da hungaroa, ezta bulgaroa edo rumanoa ere ez. Hitzok ez dute esanahirik! Kaldereroen hizkuntza “hungaroa” edo… irudikatu nahi dute, eta asmatuak dira.

Nach geta mer nach
geta mer nach
Nach geta mer nach

Arbeit asfreit
Ist gut ruhen singelin
Arbeit asfreit
Ist gut ruhen singelin

Est mur ser lunch
Est mur ser lunch
Frais ken for len
Wolmiach on men

Beraz, hungaroz esaten den bezala:

Frais ken for len wolmiach on men!