Koko-jantzi, koko-eguna eta koko-abarrekuak

Eibarren
mozorrotzeari koko-janztea esan izan zaio. Toribio Etxebarriak karnabalak,
koko-jantzi eta koko-marruen inguruan jaso zituen aipamenetako batzuk eta
Eibarko hiztegian bildutako beste batzuk ekarri ditugu hona. Horietako batzuk
agertuko dira datorren larunbatean aterako ditugun koko-dantzetan.

KOKO-EGUNA. Carnaval.
Aratoste eguna
¿Koko-eguna al da ba gaur
orretara janzteko?
 

KOKO JANTZI. disfrazar(se).
Bazoiaz aurten koko janztera?
(TE). / Karnabal aurreko astian, eguenian, Eguen Zuri izeten zan. […].
Jentiak biharra eitten eban, baiña gurasuei gustatzen jakuen umiak
jaztia basarrittar, ta antxiñako andra zaharren zerekin. Ta tanboliña
arratsalde guztian joten egoten zan, ta dantzan. […] Koko jantzitta,
haixe izaten zan koko jaztia. (TZ).
 

KOKO-JANTZIXA. Disfraz.
Badira urte guztian koko-jantzixa
erabiltzen dabenak
. [Hay quienes llevan disfraz todo el año.]
 

KOKO-MOKO JANTZI (Ad.)
disfrazar(se). Sin. koko jantzi.
 

KOKO-MARRUA. Ente de
fantasía con que se asusta a los niños.
¡ Ixildu zaittez, Koko-marruak
eruango zaittu ba bestela!
¡ [Calla, que si no te va a llevara
el koko-marro.]
 

KOKUA. 1. Se dice en
primera acepción de los insectos, y por extensión de todo ser viviente
de reducidas dimensiones. Kokuak dira milla eta milla bidar arraza
geixago, friztixa azixak baño.

2. Persona disfrazada o con indumento extravagante. Oingo urtian
koko gitxi ibili da Aratostietan. [
Este año ha habido pocos disfrazados.]
 

MAMARRUA. Umiak bildurtzeko
erabiltzen dan personajia. [El coco con que se asusta a los niños.]
¡Ixildu zaittez, mamarrua dator bestela!
[¡Cállate, que sino
viene el coco!]

Eta
bukatzeko Toribio Etxebarriaren bi esaldi, gure koko-dantzak prestatzen ibili
garen bitartean behin eta berriz bidera atera zaizkigunak:

  • Aratostietarako,
    makilla dantzia ikasten dabiz gazte mordo bat
    . (TE)
  • Aratostietan
    nahikua da arpegixa baltzittutzia koko agertzeko.
    (TE)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude