Festarik festa San Andresetan

Talo eta txorizo usainak
erakarririk eibartar asko biltzen dira urtero San Andres egunean. Iaz
bezala aurten ere lan eguna (ostirala) tokatu zen azaroaren 30a eta
Eibartik kanpora lan egiten duten eibartarren falta sumatu zen. Nekazal
azokaren inguruan bildu ohi da jende gehiena, goizean goizetik
baserritarren produktuak ikusi eta erosteko aukera paregabea izan ohi
da egun hau.2007-11-30_Plazara-Dantzara_AU 2885

Nahiz eta festa bezperan hasi, Kezkako dantzariok
antolatutako Plazara Dantzara erromeria San Andres egunean bertan egin
ohi dugu urtero. Denera, Kezkako dantzariak, dantza eskolako umeak,
dantza ikastaroko ikasle finak, eta ikusle izatetik dantza egitera
pasatu ziren hainbat eta hainbat pertsona bildu ginen Eibarko Untzaga
plazan eguerdiko 13:00ean. Jainaga eta Narbaiza trikitilarien kalejira,
fandango eta arin-arin, bals, korrido eta jautziekin ordubete inguru
egon ginen eskuak eta hankak astintzen, batzuk biharamonari aurre
egiten, bezperako ajea kentzeko asmoz, eta beste batzuk parrandan
hasteko gogoz. Tartean, nekazal azokaren sari banaketa ere izan zen.2007-11-30_Plazara-Dantzara_AU 2968

Nahiz
eta hasiera batean hotz egin, giroa poliki-poliki hasi zen berotzen eta
bukaerarako, tripak ere dantzan genituela, taldeko argazkia atera eta
denok bazkaltzera! Hala ere jai giroa ez zen hor amaitu, batek baino
gehiagok gauean ere dantza jarraitu baitzuen.

Hona hemen aurtengo San Andres eguneko argazki sorta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude