Gimnastak, eskalatzaileak eta bakailao zaleak

Dantzari batentzat dagoen publiko zailenetako bat tokatu zitzaion aurrekoan Anderri. Pasa den azaroaren 17an, Ipurua Gimnasia taldeak antolaturik Gimnasia Erritmikoko IX. San Andres lehiaketa ospatu zen Eibarko Ipurua Kiroldegian. Euskal Herriko taldeez gain nazioartetik Bulgaria eta Errusiako taldeak izan ziren Eibarren. Gomazkoak diruditen “dantzari-akrobata-gimnasten” aurrean hanka altxatzen hastea ez da erronka makala. Ander Fernandezek jaso zuen ekitaldi horretan agurra dantzatzeko enbitea, eta bai erantzun ere.

2007-11-19_Patxi-Usobiagari-ontietorria-Felix-Morquecho
Handik bi egunera, hilaren 19an, astelehenean, Patxi Usobiagari ongietorria egin zitzaion Eibarko Udaletxean. Patxi kirol eskaladako munduko txapeldun izan da aurten 2. aldiz eta zoriontzeko antolatu zen ekitaldian agurra dantzatu zion Oier Araolazak.

Azaroaren 25an Eibarko Bakailao Kofradiak, urtero moduan kofradiakide berriak izendatu ditu. Aurtengo ekitaldiak 14. edizioa izan du eta kofradiakide berriak Euskadi Irratiko albistegietako zuzendari den Odile Kruzeta, J.D. Arrate eskubaloi taldea eta Cielito Eibarko Musika Banda izan dira. Josu Garateri tokatu zitzaion hauei agurra dantzatzea. Hiru ekitaldietan Usartza txistulari taldekoek jarri dute musika.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude