Asteburua Arraten

Irailaren 7an, ostiralean
iritsi ziren aurtengo Arrateko jaiak, eta iritsi bezala joan ziren
hilaren 9an, igandean, Kofradia Egunarekin. Asteburu betea izan da
aurtengoa; ostiralean bertso-afariarekin hasi eta igandean
baserritarrekin bazkaltzen bukatu arte, herri-kirolak, musika,
bertsolariak, herri krossa, gaupaseroak… eta nola ez, hau dena
borobiltzeko Arrateko Amaren dantzen 3. edizioa. Ez zen jai-girorik
falta izan Arrateko zelai gainean!2007-09-08_Arrate_IZ_1772

Arrate egunean, goizean
goiz iritsi ginen denok ohi bezala Arrate gainera. Lanbro artean ezkutatzen ziren azken
gaupaseroak eta nahiz eta hasiera batean
kezkati egon eguraldiarengatik, azkar uxatu zituen gure ardurak
eguzkiak. Heldu bezain pronto janzten hasi ginen, ondoren taldeko
argazkia atera eta zuzen-zuzenean Meza nagusira sartzeko prest jarri
ginen. Konsagrazio ostean, Usartza txistulari bandaren doinuetara
dantzatu zuten Jaunaren aurreko ezpata-dantza aurtengo bi gonbidatu bereziek: Jokin Otamendik eta Jexux Larreak. Fernando
Aristizabal aurtengo hirugarren gonbidatuak ez zuen Arratera etortzerik
izan ondoezik zebilelako, beraz, hurrengo urteren batean espero dugu
Arrate gainean. Josu
Garatek gidatzen zuen ezpata-luzeen taldea eliza barruraino sartu
zen, zubi pare bat egin eta bi azkendariek Jaunaren aurreko
ezpata-dantza
egin
ostean denok eliza atarira prozesiorako prestatzera.


Prozesioa Arrate egunean
eliz
ataritik gurutzeraino eta buelta izan ohi da. Gurutzean, Eibarrera
begira jarri eta Salbea kantatzen da. Aurten ia ahaztu zitzaien
abadeei, baina azkenean ohitura bete zuten. Berriz ere eliz atarira
itzuli, eta oraingoan lau gonbidatuek,
ezpata-dantza eskaini zioten amabirjinari. Jendez leporaino bete zen
eliza eta eliz ataria, eta ezpata-dantzariek harro igo eta jeitsi
zituzten ezpatak han bildutakoen txalo zaparraden artean.2007-09-08_Arrate_FL_6916

12:30ak pasata hasi
genuen
emanaldi nagusia Arrateko zelaian. Ordurako jende andana zegoen han
bildurik
talo eta txorizo usainen artean. Dantzariok zelaian sartu ahala,
jendea alboratzen hasi zen dantza egiteko tokia utziz. Usartza
txistulari banda
Iriarena doinuarekin hasi bezain pronto
ezpata-dantzarekin ekin genuen saioa. Lau azkendariak: Iñaki
Arregi, Mikel Sarriegi, Jexux Larrea eta Jokin Otamendi
dantza-maisuak; ezpata-luzeen buruzagi Josu Garate eta buruzagi
makilarekin Oier Araolaza. Ezpata luzeak: Aiert Ibarbia, Ainhoa
Lendinez, Aintzane Uriguen, Amaia Goenaga, Amaia Mutiloa, Amaia
Recio, Ander Fernandez, Ane Sarasketa, Ane Urresti, Aresatz Usobiaga,
Ekhi Zugasti, Eneritz Ganboa, Enrike Izagirre, Gaizka Arrizabalaga,
Haritz Arrieta, Harkaitz Urreta, Hiart Zugasti, Irati Carballo, Irati
Kortabitarte, Irune Orueta, Izaro Gerrikagoitia, Jon Lizarralde,
Joseba Aranzabal, Julene Usobiaga, Leire Orbegozo, Luken Aranburu,
Maialen Araolaza, Malen Ulazia, Oier Ibarbia, Oihane Llorente, Olaia
Gabirondo, Olaiz Agirrebeña, Roberto Altzerreka, Unai Agirre,
Unai Lizarralde, Zuriñe Torre eta Abel Iriondo. Egun osoan gogoan izan
genuen Maitane Castillo, hain gogoan gurekin izan zela ziur gaudela.

Zelaiko emanaldia 13:30ak
inguruan bukatu genuen. Tartean Arrateko ezpata-dantza eta
trokeo-dantzak burutu genituen: makila txikiena, makila handiena eta
brokel-makilena ere.  Bazkalostean, Arrateko Amaren dantzarien
kofradiaren akta irakurri eta gonbidatuei eskerrak eman ostean, ohi
bezala liburuan sinatzearekin amaiera borobila eman genion egun handi
honi. Jai giroak ordea ez zuen gauerarte bukaerarik izan…2007-09-08_Arrate_FL_7096

Hurrengo egunean, Kofradia
Egunean
  Enrike Izagirrek eta Josu Garatek Arrateko
ezpata-dantza eskaini zuten berriz ere Arraten bertan. Meza barruan
dantza egin ostean, kanpoan, eliz atarian berriz ere Arrateko
ezpata-dantza dantzatu zioten Ama Birjinari.

Argazkiak ikusteko hona
hemen Felipe Loiola, Arantza Uriguen, Iñaki Zugasti eta
Maialen Araolaza gure paparazzi propioek atera zituzten
argazki sorta ederra. Hemen berriz Kofradia Egunekoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude