Arratetik San Migelera

Irailaren
8an, Arrate egunean, ekin genion kurtso berriari Kezka dantza taldeko
dantzariok eta pasa den hilaren 29an, Elgoibarko San Migel auzoan
borobildu genuen hilabetea. Nahiz eta hilabete gogor samarra izan,
esaerak dion bezala, gustuko tokian aldaparik ez.2007-09-29_Kezka-Haritz-SanMigel_AU_528

Elgoibarko
Haritz-eko dantzariekin batera aritu ginen dantzan San Migelen.
Hasierako agurra egin ostean Arrateko Amaren ezpata-dantza,
Gipuzkoako eta Bizkaiko dantzak eta Arratiako jota eta porrua
dantzatu genituen Elgoibarko Udal bandako eta Kezka dantza taldeko
txistularien doinura. Gurekin batera ere aritu ziren Oihane eta
Eneritz trikitilariak.

Hona
hemen Arantza Uriguenek San Migelen atera zuen argazki sorta bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude