Maskaradak Tremp-en

Artaziak,
barrila, bandera, zaldia eta zaldiaren buztana furgonetan sartu eta Tremp-era
abiatu ginen Kezka dantza taldeko bost dantzari eta bi txistulari pasa den
uztailaren 14ko asteburuan bertan ospatu den En Tremp Dansa, 2n festival de
Música i dansa del’altpirineu
jaialdian parte hartzera.

Musika
eta dantza uztartzen dituen jaialdia da Tremp-ekoa. Alde batetik musika arloan
alor desberdinak lantzen ditu, hala nola, Saint Marc haurren koralaren
kontzertua zuzenean ikusteko aukera (hauek Los chicos del Coro filmean
ahotsa jartzen zuten umeak ziren) edo Julieta Venegas abeslari mexikarraren
doinuak entzuteko parada ere izan zen.2007-07-14_Tremp-Lleida_IZ_0487

Dantzari
dagokionez, dantza garaikideko hainbat konpainia ikusteko aukera izan genuen:
beste batzuen artean Senza Tempo, Bartzelonako dantza garaikideko
konpainia, antzerkia eta dantza bateratzen dituena, edota Cia Iliacan, Tremp
bertako dantza garaikideko taldea.

Dantza
tradizionala ikusteko aukera ere izan zuten hara gerturatu zirenek. Horretarako
Kezka dantza taldekoak izan ginen bertan Zuberoako maskaradak eskaintzen.
Barrikada haustea, Gabota, Aintzina Pika eta Godalet dantza eskaini genuen
Zuberoako masakaradako bost aintzindariek eta Kezka dantza taldeko bi
txistulariekin osatutako taldeak. Aiert Ibarbia Txerrero, Ainhoa
Lendinez Gathuzain
, Irati Kortabitarte Kantiniersa, Oier Ibarbia Zamaltzain
eta Josu Garate Enseinari aritu ginen. Txistulariak berriz Andoni
Urbieta eta Iñaki Barua
izan ziren.

Hasiera
Parc del Pinell parkean eman genion. Bertan euskal dantzeri buruzko
mintegi-tailerra eskaini genien bertara gerturatutako jendeari Josu Garateren
eskutik. Ondoren, bertatik hasi eta Dr. Pearson Ramblatik gora kalejiran joan
ginen Plaçeta de l’Eglésia, Elizako plazaraino, tartean Barrikada
haustea, Gabota eta Aintzina Pika dantzatu genuen.2007-07-14_Tremp-Lleida_IZ_0390

Emanaldi
nagusia ordea arratsaldeko 9tan izan zen, herriko plazan, Plaça Capdevilan hain
zuzen ere. Bertan, Zuberoako beste dantza horiez gain Godalet dantza ikusteko
aukera ere izan zuten han bildu zirenek. Barrikada haustearekin eman genion
amaiera Tremp-eko ekitaldiari.

Ezin
ditugu ahaztu gurekin batera gidari izan ditugun eta antolakuntzaren parte izan
diren Olatz eta Álvaro, eta baita gurekin batera joandako “staff
teknikoa”
. Nola egingo genioke aurre hango bero itzelari zuek gabe?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude