Agarra-me estes palos!

Tem para fazer um trabalho aprofundado e na motivação de jovens para a
de danças tradicionais e a cultura tradicional
” esaten zigun Tosé-k afalorduan. “Baita guk ere!” erantzuten genion.

2007-07-07_Miranda-do-Douro_IZ_0056

Tosé Mirandako Pauliteiroen zuzendaria da. Dantza tradizionalen jarraipenarekin kezkatutako gizon sinpatikoa. Kalejiran gure laguntzaile izango zela eta ez zitzaigun ba sanferminetarako moduan jantzita etorri? “Dantzari gazte bikainak dituzue eta!” esaten genion guk. “Bailar? não saben dançar! bater los palos sim, batear forte sim, mais dançar? ummm…” Egia da oinen dantzarekin ez direla gehiegi arduratzen pauliteiro gazteak. Baina indarrez eta bizi kolpatzen dituzte makilak, eta estilo naturalez dantzatzen dira. Etorkizuna ere ziurtatuta dute. Ikusgarria izan zen Pauliteiricos” umeen taldea nolako indar eta estiloarekin dantzatzen zen, eta zer esanik ume gaiteroen taldea, nagusiena baino hobea zen!! Pauliteira taldeak ere erakutsi zuen ez dela atzera geratzekoa.

2007-07-07_Miranda-do-Douro_IZ_0043

Tábara eta Tierras del Pan

Gustura ikusi ditugu Miranda do Douroko nazioarteko jaialdian parte hartu duten pauliteiroen taldeak. Eta horiekin batera Zamoratik etorritako bi talde oso interesgarri. Tábarako taldeko dantzariek taldea bizirik mantentzeko dituzten arazoen berri eman ziguten. 1000 biztanleko herria da, eta dantzari gehienak inguruko herrisketan bizi dira. Kalejirarako kaska ikusgarriak eta paloteo errepertorio polita erakutsi zuten. Axeri-dantzan ikus daitezkeen moduko jokoak egiten zituzten buruan azeri-larrua zeraman Birrio izeneko pertsonaia arlekinatuarekin.

Zamorako bigarren taldea ez genuen gauerarte ikusterik izan. Afalordurako agertu zen Alberto Jambrina, Muelas del Pan eta Tierras del Pan eskualdeko dantzariekin. Alberto Jambrina oso gizon ezaguna da musika tradizionalaren munduan. “Flauta y tambor” (alegia, txistua eta danbolina) bikotearen inguruko espezialista bikaina da. Bere gaita (gaita charra Salamankako txistua da) eta danborrarekin gidatu zuen Tierras del Pan-eko dantzarien jarduna. Dantzariak elegante eta makila-dantzak ikusgarriak.

2007-07-07_Miranda-do-Douro_IZ_0038

Kezka eta Mirandanças

Kezkak eta Usartzak Arrateko dantzak eskaini genituen jaialdian. Ezpata-dantza eta trokeo-dantzak (makila txikiena, makila handiena eta brokel-makilena). Ikusmina behintzat piztu genuen, hainbat lagun hurbildu baitzitzaigun bukaeran galderak eginez edo ezpatak ikutzeko baimena eskatuz. Emanaldia borobil-borobila ezin esan atera zenik, urduritasuna eta eskarmentu falta antzeman zitzaigun eta.

Bisita laburra baina mamitsua egin dugu Portugalera. Andrea, Cristina, Vitor, Tosé eta kultura tradizionalaren alde lanean dabilen Mirandanças elkarteko hainbat lagun ezagutu ditugu. Aspaldiko kalejira luze eta beroenean (eguzkiagatik) Miranda do Douro herriko kale guztiak ezagutu ditugu, inguru horietako txahalak brasan eder askoak direla dastatu dugu, Duero ibaian barrena egindako kruzeroa ia-ia hainbat animalia basati ikusi dugu eta zenbaitek parrandarako tartea ere atera dute.

Moito obrigado Mirandanças!

1 thought on “Agarra-me estes palos!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude