Ilunpean soka-dantzan

Urtean zehar egiten ditugun ekitaldien artean ziur aski San Juan eguneko soka-dantza izango da argazkiak ateratzeko baldintza kaskarrenak dituena. Untzaga plaza oso handia da, gaueko 23.30etan ilun dago eta plazako farolak ez dute argi handirik ematen, eta dantzariak lerro luuuzeetan antolatzen gara. Felipe Loyolari erronkak gustatzen zaizkio ordea eta gero eta argazki hobeak ateratzen ari da.
2007-06-24_Soka-dantza_FL_5567

Ohi bezala ekainaren 24an, 23.30etan egin dugu San Joan eguneko soka-dantza Eibarren. Orain hiru urte alkateak uko egin zion soka-dantzan parte hartzeari, aurreko urtean Txontako auzotar talde batek plaza erdian iraindu ostean. Azken bi urteetan udalbatzak ez du parte hartu soka-dantzan. Horren ordez urtero herriko talde bat omendu nahi izaten du Udalak ekitaldi honekin. Aurten Ipurua Gimnasia Erritmikako neskak izan dira, lortu dituzten emaitza bikainak zoriontzeko. Gogoz txalotu zuten dantzarien ahalegina eta esker onekoak direla erakutsi zuten.

Usartza txistulari taldearen doinura egin dugu aurtengo soka-dantza ere. Oier Araolaza eta Josu Garatek egin dituzte aurresku eta atzesku lanak, Oier Ibarbia eta Ekhi Zugasti izan dira zerbitzariak, eta Unai Agirre eta Luken Aranburu estreinatu dira sokan.

Ikusi hemen Felipe Loyolak egindako argazki sorta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude