Pauliteiroen erresumara goaz

Portugalen, Miranda do Douron Pauliteiroen nazioarteko jaialdi
batean parte hartuko dugu asteburu honetan.“Festival Internacional de
Pauliteiros

jaialdia egingo da asteburuan Miranda do Douron eta bertan dantza egitera goaz. Arrateko Amaren dantzak aurkeztuko ditugu
bertan
uztailaren 7an, larunbatean, Kezka dantza taldea eta Usartza txistulari taldeak elkarlanean.

Kartela Festival de Pauliteiros

Hainbat
tokitatik hurbilduko diren zortzi taldek parte hartuko dute Miranda do
Douroko
Pauliteiroen nazioarteko jaialdian. Portugaletik bertatik Malhadas,
Palaçoulo,
Fonte d’Aldeia, Duas Igrejas eta Miranda do Douroko pauliteiroek,
Zamorako
Tierra del Pan-eko dantzariak, Sanábriako Tábara-ko paloteo dantzariak
eta
Eibarko Kezka dantza taldeak eta Usartza txistulari taldeak parte
hartuko dute
jaialdian.

Eibarren eta Iruñean ospatu genuen makila-dantzen nazioarteko jaialdian parte hartu zuen Miranda do Douroko Pauliteiroen taldeak, eta ikusle gehienen ustez talde hauxe izan zen jaialdiko ikusgarriena. Beraz, gure dantzak bertan eskaintzeaz gain, irrikitan gaude gainontzeko pauliteiro taldeak ikusteko.

Kezka
dantza taldeak eta Usartza txistulari taldeak Arrateko amaren
ezpata-dantza eta
trokeo-dantzak eskainiko dituzte Miranda do Douron. 30 lagun
inguruk
osatutako espedizio abiatuko da Miranda do Dourora asteburu honetan.


Eta gero Lleidara

Portugaletik
itzuli eta hurrengo asteburuan Lleidako Tremp herrira joango gara Kezkako
dantzariak. Pirinioetako herri horretan
“Tremp
dansa” izeneko jaialdia burutzen da uztailaren 14an. Berez dantza garaikideko jaialdi bat da, Bartzelonako Iliacan konpaniak antolatzen duena, eta aurten berezitasun moduan dantza tradizionalak aurkeztuko dira bertan Kezka dantza taldearen eskutik.

Dantza garaikideko
konpainia
profesional garrantzitsuek parte hartuko dute jaialdi horretan:
Iliacan, Senza
Tempo, Lapsus, De Hecho e.a. Horiekin batera arituko da Kezka dantza
taldea. 20 minutuko bi emanaldi, kalejira bat eta euskal dantzei buruzko mintegi labur bat eskainiko ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude