Souhampton-era, gerrako umeei dantza egitera

1937an, gerratik ihesi, Euskal Herritik
Ingalaterrara bidali zituzten ume asko eta asko. 1937ko maiatzaren
21an, milaka haur sartu zituzten <i>Habana</i> ontzian, eta Santurtziko
portutik abiatu zen itsasontzia. Southampton-en lehorreratu ziren umeak
eta bizitza berri bat hasi zuten Ingalaterran.

Herria utzita, gurasorik
gabe kasu gehienetan, eta anai-arreben babesean zenbaitetan,
Ingalaterran egin zuten bizimodua gerrak kanporatu zituen ume haietako
gehienek. 70 urte betetzen dira egunotan, eta “gerrako umeen”
oroitzapenak inoiz baino biziago daude. Horietako asko
bildu eta ekitaldi bat egingo da Southampton-en asteburuan,
maiatzaren 26an, larunbatean hain zuzen ere. 2007-05-06_SantaKurutz-soka-dantza-OA 145

Basque Children of ’37 izena
daraman elkarteak antolatu du ekitaldia Ingalaterra
hegoaldeko herri
honetan. Denera, gerratik salbu jartzeko Euskal Herritik atera zituzten
4.000 umeri egingo zaie omenaldia. Ekitaldi horretan parte hartuko dugu
Kezkako lau dantzarik.

Besteak beste soka-dantza dantzatuko dugu, eta
espero dugu haietakoren
batzuk batuko zaizkigula sokara. Irati Kortabitarte, Eneritz
Ganboa eta Aiert eta Oier
Ibarbia dantzariak, eta Andoni Urbieta eta Eneko Lasuen Elgoibarko
Udalaren txistulariak doaz emanaldi honetara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude