Makila-dantzen jaialdia Iruñean

Makila-dantzen nazioarteko jaialdian, maiatzaren 19an, larunbatean,
Iruñean eta Eibarren zeuden aurreikusita ekitaldiak, eta beraz taldea
bitan banatu behar izan genuen: batzuk Iruñera eta besteak Eibarren.
Eibarko argazkiak ez ditugu prest oraindik, eta beraz Iruñeko bueltaren
kronikarekin hasiko gara.2007-05-19_Makila-dantzen-jaialdia-Iruñean_IZ_8943

Talde denek kalejira egin ostean Iruñeako kaleetan zehar, jaialdiari
hasiera eman genion Burgoen plazan 18:00ak aldera. Lehendabizi Iruñeako
Duguna taldekoak aritu ziren, Berako makila-dantza (txikiek),
Gipuzkoako makil-txikiena (neskek) eta Otsagabiko dantzen zikloko
katxutxa eta modorro (mutilek) dantzatuz. Ondoren, hurrenez hurren,
Portugalgo Pauliteiros de Miranda do Douro, Burlatako Larratz dantza
taldekoak (Oñatiko Korpus dantzak eskaini zizkiguten), Kezka dantza
taldea (Arrateko Amaren makil-txikien dantza) Usartza txistulari
bandaren laguntzaz, The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup (hauen
artean 72 urtekoren bat ere bazegoen), Amurrioko Aiara dantza taldea
(Villabuenako dantzak), Iruñeako Oberena (Corteseko paloteadoa eskaini
ziguten), Ablitaseko Mendianike dantza taldea (Rosarioko Amabirjinaren
omenez urriaren lehen asteburuan dantzatzen dituzten makila-dantzetako
bi eskaini zituzten), Zaragozako Dancantes de Tauste, Terrasako
Bastonersak (1981. urtean berreskuratutako Ball de Bastons delakotik
lau makila-dantza eskaini zizkiguten), Castelló-ko Asoc. “El
Todó-Danses Guerreres de la Todolella”
eta azkenik Iruñeako San
Lorenzoko Danzanteak
.

Eibartik 9 dantzari eta 3 txistulari joan
ginen Iruñeko makila-dantzen jaialdira. Josu Garate buruzagi genuela,
Irati Narbaiza, Irune Orueta, Oihane Llorente, Ekhi Zugasti, Enrike
Izagirre, Zuhaitz Elejalde eta Ibarbiatarrak. Usartza txistulari
bandatik, Jose Miguel Laskurainen gidaritzapean Enrike Montero eta
Asier Castelos aritu ziren Arrateko makila-dantzak jotzen.2007-05-19_Makila-dantzen-jaialdia-Iruñean_IZ_8889

Jaialdia
bukatu eta gero afaltzen eman ziguten Iruñeko Dugunakoek, talde guztiak
Aranzadin elkartu eta afaldu ostean Eibartarrok zintzo-zintzo bueltatu
ginen, hurrengo egunean ere makilak astindu behar genituelako Euskal
Jaiko egun handian.

Dugunakoak zoriontzea baino ez zaigu geratzen, antolaketa eta egindako
harrera beroarengatik. Ea Sanferminetan edo Arrateko jaixetan ikusten
garen berriro!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude