Letra Galegoak 2007

Urtero bezala Eibarko Letra Galegoetan izan da Kezka dantza taldea eta Os Galaicos Galizako etxeko dantzariekin batera emanaldia eskaini zuten pasa den maiatzaren 13an.

Kezka dantza eskolako bi taldek parte hartu dute aurten, alde batetik Irati Kortabitartek eta Oier Ibarbiak zuzentzen duten neskek Gipuzkoako urratsak dantzatzeko trebezia erakutsi zuten neskatxen soka-dantza eta fandango eta arin-arina eginez eta bestetik Ander Fernandez eta Oier Ibarbiaren mutilek uztailaren 7an San Fermin egunean Lesakan egiten den ezpata-dantza aurkeztu zuten.
2007-05-13_Gallegoen jaiak Urkizun5826
 
Kezkako txistulariekin batera Agirrebeñatarrak eta Eibarko trikitilariak aritu ziren trikiti eta pandero doinuekin pieza horiek jotzen.

Eguraldia lagun, eta giro ederrarekin bukatu genuen pulpiñoa janez Eibarko Galegoen egun handia. Horren lekuko hona hemen argazki sorta eder bat.

San Isidro

Bestalde, maiatzak 15, San Isidro egunarekin batera Euskal Herriko eta baita Eibarko baserritarrek beren egun handia ospatu zuten hainbat ekitaldiz osatuta. Ekitaldi horien artean Kezka dantza taldeko Oier Ibarbiak ohorezko agurra dantzatu zien bertara hurreratu ziren baserritar eta nekazari guztiei. Aurretik, mezan, Jaunaren aurreko ezpata-dantza eskaini zuen Usartza txistulari taldearen laguntzaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude