Santa Kurutzeko soka-dantza 2007

Maiatzaren 7an, Santa Kurutz ondoko lehenengo igandean, Kezka dantza taldeko dantzariok Eibarren Santa Kurutz auzoan soka-dantza egin ohi dugu urtero eta aurten ere han izan gara.

Pedro Gisasola eta Angel Uranga auzotarrak omendu ostean hasi zen soka-dantza. Soka inguruko auzotarrek osatu zuten eta Aiert Ibarbiak eta Ander Fernandezek bete zituzten aurreskulari eta atzeskulari lanak hurrenez hurren. Soka Enrike Izagirrek eta Oier Ibarbiak osatu zuten zerbitzari lanak eginez. 2007-05-06_SantaKurutz-soka-dantza-OA 164

Usartza txistulari bandako Jose Migel Laskurain, Enrike Montero, Iratxe Jimenez eta Asier Castelosen txistu doinuekin dantzatu genuen soka-dantza. Nerea Alustiza auzoetako zinegotzia, Aitor Alberdi eta Benjamin Atutxa zinegotziak egon ziren udal ordezkari moduan.

Eguraldia lagun eta giro ezin hobearekin hasi eta bukatu genuen soka-dantza eta nola ez Santakurutzeko ermita gainak berak ere protagonismoa hartu zuen dantzarien burutik ihes egindako txapel gorriek han bukatzeko ohitura baitute urtero urtero. Argazkilari lanetan Oier Araolaza aritu zen. Hona hemen berak ateratako argazkiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude