Azken aldiko protokolo batzuk

Hona hemen azken aldian izan ditugun protokolo batzuen berri:
Urtero bezala Balentziagaren omenezko ziklismo proba jokatu da Eibarren. Afizionatu mailako proba da eta irabazleak datorren urtean profesionaletan aritzeko aukera izango du. Proba apirilaren 1ean jokatu zen eta oraingoan Aiert Ibarbiari tokatu zitzaion irabazleari agurra dantzatzea, txistulariak berriz Usartzakoak aritu ziren.

Beste alde batetik, jakin badakigu apirilaren 14a  II. errepublika aldarrikatu zeneko eguna dela eta horretan ere Eibarko herriak garrantzi handia izan zuen berau izan baitzen estatu osoko lehen herria aldarrikapen horretan.

Oier Ibarbia aritu zen dantzari lanetan eta Andoni Altzibar eta Iñaki Barua Kezkako txistulariek lagunduta agurra dantzatu zitzaion Eibarko Untzaga plazan errepublikako banderari Ezker Batuak antolatzen duen urteroko ekitaldi horretan.
2007-04-19_Intxorta_IZ_8433

Intxortako Atea

Apirilaren 19an aldiz, Elgetako Intxorta mendian agurra dantzatu zuen Ekhi Zugasti Kezkako dantzariak. Bertan “Intxortako Atea” eskultura inauguratu zen han gerra zibilean izandako bataila odoltsuaren oroitzapenean. Jende andana bildu zen bertan,  gerran jardun zuten gudariak, politikariak, eta baita lehendakaria bera ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude