Zabaldu
ditu Coliseo antzokiak bere ateak. Luze itxaron dugu, urte asko izan dira
Eibarren herri erdigunean antzokirik gabe pasa ditugunak.
Udalak herriko
zenbait talderi proposatu zigun ekitaldi horretarako zerbait prestatzea. Sostoa
abesbatza, Antzerki Maitaleak (lehen Teatro Interior), Usartza Txistulari
taldea eta Kezka Dantza Taldea.
Martxoaren
23an izan da irekiera ekitaldia. Eibarko eta inguruko gizarte eta kultura
alorreko gonbidatuekin bete zen antzokia. 500 lagun sartzen dira antzokian.
Antzokiaren sarreran inaugurazio plaka ireki ondoren ikuskizuna hasi zen
antzokian.
Orbea
kontrapasarekin hasi zen ekitaldia. Jose Miguel Laskurain, Enrike Montero, Asier Castelos eta German Ereñak osatu zuten Usartza txistulari taldea eta Eibarren jasotako doinu horrekin dantzatu
zuen agurra Josuk, eta segidan Arrateko Amaren
ezpata-dantzaren zati bat egin genuen.
Ordezkari
politikoen diskursoak etorri ziren segidan. Iñaki Arriola alkatea lehenengo,
Joxe Juan Glez. de Txabarri Diputatu Nagusia gero eta Fernando Magro,
Etxebizitza Ministerioko azpi-idazkaria azkenik.
Antzerki
Maitaleak taldeak Federico Garcia Lorcaren antzerki eta Juan San Martinen
poesia zati batzuk aurkeztu zituzte. Kezka dantza taldearen bigarren emanaldian
Durangaldeko dantzari-dantza aurkeztu genuen, Felix Elortza eta Iñaki Barua Kezkako txistulariak lagunduta.
Argia dantza taldeak Zortziko eta Alakiketan ikuskizunetan aurkeztu izan zuen
dantzari-dantzaren moldaketa erabili genuen emanaldirako. Ezpata-dantzaren
hasieran taldea lerro bakarrean eta irekita aurkezten da eta hortik abiatzen da
ezpata joko nagusia egitera. Ondoren, zortzinangoa eta txotxongiloa bata
bestearen atzean lotuta.
Segidan
Arratiako jotak egin genituen. Ander eta Aintzane Agirrebeña trikitilarien
doinura dantzatu genituen Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko Josean
Legarretarekin ikasitako jota eta porrua.
Ikusi
hemen:
- Argazkiak
(Felipe Loyolak ateratakoak) - Prentsan
argitaratutako batzuk: DV, Correon, Noticias de Gipuzkoa eta Correon.