Hileko artxiboak: apirila 2007

Berotu motorrak, Chestera goaz eta dantzara

Elgoibarko Haritz dantzari taldea eta Eibarko kezka dantza taldea,
elkarrekin autobusean sartu eta Valentzia aldera, Chestera goaz dantza
egitera maiatzaren 1eko zubi honetan. Moto eta kotxe karrerak egiteko zirkuitua duelako da ezaguna Cheste. Ricardo Tormo du izena zirkuitu horrek.

Chesteko Udalak gonbidatu gaitu
euskal dantzen emanaldi bat beren herrian eskaintzera. Apirilaren 28tik
maiatzaren 2ra Valentziako lurretan izango gara, hango inguruak ezagutu
eta gure dantzak erakusten. Emanaldi bakarra dugu aurreikusita,
apirilaren 30ean, arratsaldean, Chesteko plaza nagusian.
tagzaniapaste
Cheste map – Tagzania

Elgoibar eta Eibarko dantzarion artean osatu dugu egingo dugun emanaldia. Hauxe izango da:

  • Arrateko Amaren ezpata-dantza
  • Gipuzkoako dantzak
    • Kontrapasa
    • Belauntxingo
    • Uztai handiena
    • Brokel-makilena
    • Makila handiena
    • Zinta-dantza
    • Uztai txikiena
    • Fandangoa
    • Arin-arina
  • Bizkaiko dantzak
    • Erregelak
    • Kaskarots (baiiiii, hau ez da Bizkaikoa…)
    • Durangaldeko dantzari-dantza
    • Arratiako jotak

Musikari lanetan Elgoibarko eta Eibarko txistulariak arituko dira, eta
Oihane Balenciano trikitilaria. 50 lagunetik gora goaz, beraz,
eguraldia gora behera, ez dirudi giro txarrik izango dugunik!!

Azken aldiko protokolo batzuk

Hona hemen azken aldian izan ditugun protokolo batzuen berri:
Urtero bezala Balentziagaren omenezko ziklismo proba jokatu da Eibarren. Afizionatu mailako proba da eta irabazleak datorren urtean profesionaletan aritzeko aukera izango du. Proba apirilaren 1ean jokatu zen eta oraingoan Aiert Ibarbiari tokatu zitzaion irabazleari agurra dantzatzea, txistulariak berriz Usartzakoak aritu ziren.

Beste alde batetik, jakin badakigu apirilaren 14a  II. errepublika aldarrikatu zeneko eguna dela eta horretan ere Eibarko herriak garrantzi handia izan zuen berau izan baitzen estatu osoko lehen herria aldarrikapen horretan.

Oier Ibarbia aritu zen dantzari lanetan eta Andoni Altzibar eta Iñaki Barua Kezkako txistulariek lagunduta agurra dantzatu zitzaion Eibarko Untzaga plazan errepublikako banderari Ezker Batuak antolatzen duen urteroko ekitaldi horretan.
2007-04-19_Intxorta_IZ_8433

Intxortako Atea

Apirilaren 19an aldiz, Elgetako Intxorta mendian agurra dantzatu zuen Ekhi Zugasti Kezkako dantzariak. Bertan “Intxortako Atea” eskultura inauguratu zen han gerra zibilean izandako bataila odoltsuaren oroitzapenean. Jende andana bildu zen bertan,  gerran jardun zuten gudariak, politikariak, eta baita lehendakaria bera ere.

Ireki da Coliseo antzokiaren teloia

Zabaldu
ditu Coliseo antzokiak bere ateak. Luze itxaron dugu, urte asko izan dira
Eibarren herri erdigunean antzokirik gabe pasa ditugunak.
2007-03-23_Coliseo_inaug_FL_944
Udalak herriko
zenbait talderi proposatu zigun ekitaldi horretarako zerbait prestatzea. Sostoa
abesbatza, Antzerki Maitaleak (lehen Teatro Interior), Usartza Txistulari
taldea
eta Kezka Dantza Taldea.  

Martxoaren
23an izan da irekiera ekitaldia. Eibarko eta inguruko gizarte eta kultura
alorreko gonbidatuekin bete zen antzokia. 500 lagun sartzen dira antzokian.
Antzokiaren sarreran inaugurazio plaka ireki ondoren ikuskizuna hasi zen
antzokian.

Orbea
kontrapasa
rekin hasi zen ekitaldia. Jose Miguel Laskurain, Enrike Montero, Asier Castelos eta German Ereñak osatu zuten Usartza txistulari taldea eta Eibarren jasotako doinu horrekin  dantzatu
zuen agurra  Josuk, eta segidan Arrateko Amaren
ezpata-dantzaren zati bat egin genuen.

Ordezkari
politikoen diskursoak etorri ziren segidan. Iñaki Arriola alkatea lehenengo,
Joxe Juan Glez. de Txabarri Diputatu Nagusia gero eta Fernando Magro,
Etxebizitza Ministerioko azpi-idazkaria azkenik.

Antzerki
Maitaleak taldeak Federico Garcia Lorcaren antzerki eta Juan San Martinen
poesia zati batzuk aurkeztu zituzte. Kezka dantza taldearen bigarren emanaldian
Durangaldeko dantzari-dantza aurkeztu genuen, Felix Elortza eta Iñaki Barua Kezkako txistulariak lagunduta.
Argia dantza taldeak Zortziko eta Alakiketan ikuskizunetan aurkeztu izan zuen
dantzari-dantzaren moldaketa erabili genuen emanaldirako. Ezpata-dantzaren
hasieran taldea lerro bakarrean eta irekita aurkezten da eta hortik abiatzen da
ezpata joko nagusia egitera. Ondoren, zortzinangoa eta txotxongiloa bata
bestearen atzean lotuta.

Segidan
Arratiako jotak egin genituen. Ander eta Aintzane Agirrebeña trikitilarien
doinura dantzatu genituen Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko Josean
Legarretarekin ikasitako jota eta porrua.

Ikusi
hemen: