Coliseoa inauguratzera

Datorren ostiralean, martxoaren 23an inauguratuko da Coliseo antzokia
Eibarren. Luze jo dut berritze lanek, eta datorren astean inauguratu
arren gero beste 3-4 aste beharko dituzte lan guztiak bukatzeko.
2007-03-12_Coliseoa_048

Inaugurazio ekitaldian herriko zenbait taldek parte hartuko dugu.
Kezkak eta Usartza txistulari taldeak ezpata-dantza egingo dugu atarian.

Ondoren barruko ekitaldia kontrapas batekin hasiko da, Orbea
kontrapasarekin. Gaur egun horrenbeste tokitan eta horrenbeste aldiz ikusten den
aurreskua edo agurra, kontrapas bat da, eta doinu ezagun hori behin eta
berriz erabiltzen den arren, aurreskua beste edozein kontrapasekin dantzatu
daiteke eta dantzatu izan da historian. Eibarren adibidez Eibarko
danbolinteroek aurreskulari txapelketetan jotzen zuten doinu
hau. 1875ean Pedro de Orbeak jaso zuen doinua eta haren izenarekin ezagutzen
dugu gaur. Arrateko Amaren ezpata-dantzarekin osatuko dute Kezka eta Usartzak  bere n emanaldia.

Ondoren Antzerki
Maitaleak taldeak emanaldi labur bat egingo du, eta Kezka dantza
taldeak jarraituko dio. Durangaldeko dantzari-dantza eta Arratiako
jotak eskainiko ditugu Kezkako txistulariak eta Agirrebeñatarrak trikitilariek lagunduta.

Ordezkari politikoen hitzak (Gipuzkoako Diputatu
nagusia, Eibarko Alkatea eta Fomentoko ministroa izango dira bertan)
eta ekitaldia bukatzeko Sostoa abesbatzak emanaldi labur bat eskainiko du.

2 thoughts on “Coliseoa inauguratzera

  1. oier

    Eskerrikasko Josu! Bertan izan zara orduan. Akustika aldetik zer moduz funtzionatuko ote zuen ikusteke zegoen, amplifikaziorik gabe egin da dana eta badirudi ondo entzun dela ezta?
    Ondo segi, oier.

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude