Maitane joan zaigu

Sinistu ezinda gaude oraindik. Gaur goizean hil da Maitane Castillo Otaola. 18 urte zituen.

Maitane Castillo
Urteterdi eman ditu minbiziarekin borrokan. Ez zegoen amore emateko
prest, eta ahal izan zuen beste eutsi zien dantzari eta musikari. 
Ebakuntza batetik irten berritan dantzatu zuen Arrateko
ezpata-dantzaren estreinaldian, eta bere gidaritzapean, buruzagi makila
tinko helduta, gurutzatu genuen Arrateko zelaian.

Dantzan egin dituen urte guzti hauetan bere bizipozarekin gozatu ahal
izan dugu. Gauzak oker jarrita ere beti zuen irriparrea ezpainetan.

Hiletak, bihar, otsailak 1, 19.00etan, Eibarko San Andres parrokian egingo dira.

Eskerrikasko Maitane eman diguzun guztiagatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude