San Antonetako soka-dantza

Azken urteotako ohiturari jarraituz, aurten ere Azitain
auzoan izan gara San Antón jaiak ospatzen. Urtarrilaren 21ean, igandean egin
zen jaia, eta ezpata-dantza eta soka-dantza egiten izan ginen.

2007-01-21_Azitain-San-Anton-AU 065

Hasteko, 11.00etako meza nagusian ezpata-dantza egin genuen.
Oier Ibarbiak eta Aiert Ibarbiak Jaunaren aurreko ezpata-dantza egin zuten
eliza barruan.

Ondoren, eliz atarian soka-dantza hasi zen. Baina, hasi
bezain pronto euria hasi zen, eta soka-dantza labur-labur egin behar izan
genuen, berehala berriz ere eliz aterpera bueltatu ginelako.

Sokan aurreskulari Oier Ibarbia aritu zen eta atzeskulari
aldiz Aiert Ibarbia. Enrike Izagirre eta Oier Araolaza ibili ziren zerbitzari
lanetan
. Soka urtero moduan auzoko jendearekin osatu genduen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude