Pasa den 2006ko abenduaren 26an urtero egiten den moduan Guai Gabonetako haurren parkean egin zuten dantza Kezka dantza eskolako umeek.
Aurten N96-97
taldeko neskei tokatu zitzaien eta bertara hurreratu zen jendeak
Arabako dantzak ikusi ahal izan zituzten, Eltziegoko kalejira, El arbol
eta Ekorako katearen dantza besteak beste. Bertan ere egon ziren
irakasle lanetan Malen Ulazia eta Irati Kortabitarte.