Beste bi protokolo udazkenean. Aspaldiko urteetan (10tik gora bai)
betetzen ari garena da bat, Bakailaoaren kofradiarena. Beste hainbat
elikagaien kofradiak gonbidatu eta jai eguna ospatu ohi dute Eibarren
San Andres jaien bueltan.
Mezatik irteera agurra dantzatu eta harrera
eginez parte hartzen dugu Kezka dantza taldekook ekitaldi horretan.
Aurten (azken urteotako tradizioari jarraituz) Enrike Izagirrek egin
ditu aurreskulari lanak. Azaroaren 26an, igandean izan zen ekitaldia.
Eta eskilara mekanikoak ke no falten. Aspaldi galdu genuen kontua
zenbat inauguratu ditugun. Eta esanda duguna lehen ere eskilara
mekaniko batzuei dantza egitearen absurdoa. Baina Udalak eskatu eta guk
erantzun. Horretan jarraitzen dugu. Noiz arte? auskalo. Oraingoan, Urki
auzoan jarri dute tramo berri bat eta Oier Ibarbiari tokatu zitzaion
dantza egitea abenduaren 2an.