Baserritar jantziak atontzen

San Andres bezperetan baserritar jantzia txukuntzeko eta atontzen
joateko bi ekitaldi burutu ditugu. Batetik, Ikerfolk elkarteko Ane
Albisuk hitzaldia eskani zuen eta bestetik atontzeko taller praktiko
bat burutu genuen.

Azaroaren 21ean izan genuen Eibarren Ane Albisu.
2006-11-21_Ane-Albisu-Eibarren_025
Eibarko Udalarekin elkarlanean antolatu genuen hitzaldia eta San Andres jaietako egitarauan sartu genuen. San Andres
jaien bueltan, feriara begira edo bezperan eskoletan asko dira
baserritar janzten diren eibartarrak eta haien jakinmina asetzen saiatu
zen Ane Albisu Portalea kultur etxeko areto nagusian egindako
aurkezpenean.

Janzkera tradizionalaren inguruko ikerketak Ikerfolk elkartean
noiz eta nola hasi ziren aurkeztu zuen, tradiziozko, modako eta
dantzarako janzkeren arteko bereizketak egin, eta historian izan duten
bilakaerak agertu zituen. Atondu proiektua eta baserritar jantzien diseinu berrien nondik norakoak azaldu zituen ondoren, eta Elkar argitaletxearekin atear duen liburua aurkeztu zuen. Hainbat argazki erakutsi eta komentatu zituen, eta ondoren, Kezka dantza taldeko dantzariek soinean zeramatzaten zenbait jantzi azaldu zituen.

Teoriatik praktikara

Azaroaren 24an, ostiralean, baserritar jantziak atontzeko taller praktikoa burutu genuen Portalea kultur etxean. Eibarko Udaleko euskara sailak
proposatutako taller praktikoetako bat da hau.
2006-11-24_Baserritar-jantzi-tallerra-107
Olentzeroren kalejira
sustatzeko ahaleginetan dihardu euskara sailak, eta baserritar janzteko
aholkularitza eskaintzea da bideetako bat. Ane Albisuren
hitzaldiarekin bat egin du aurten ekimenak, eta San Andres bezperatan
egin da. Erantzun zabala izan du tallerrak, 60 lagun hurbildu baitziren
bertara. Buruko zapiak nola jarri da buruhauste gehien eragiten duena,
eta horretan aritu ziren Kezkako dantzariak, tallerrera
hurbildu zirenekin buruzko zapiak jartzeko praktikak egiten. Gerrikoak
eta abarketak lotzeko ikastaroak ere egin ziren.
2006-11-24_Baserritar-jantzi-tallerra-108

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude