Urria eta azaroan hiru aurkezpen egin ditugu Arrateko Amaren dantzen inguruan. Arrateko Amaren dantzak tradizio berria
abian jartzeko emandako urratsak eta egindako gogoetak aurkeztu ditugu
hitzaldi eta pouerpoint bidez Donostia, Iruñea eta Eibarren.
Eusko Ikaskuntzaren jardunaldietan
Urriaren 21ean Festa Berriak. Antzinako folklorea eta gaur egungo
ekintzak izeneko jardunaldiak antolatu zituen Eusko Ikaskuntzako Folklore Sailak Donostiako Miramar jauregian.
Bertan, komunikazio aske bezala aurkeztu genuen Arrateko Amaren dantzak XXI. menderako tradizio bat izenekoa, eta arratsaldeko egitarauan txostena aurkezteko tartea izan genuen.
Nafarroako Dantzarien Biltzarrean
Azaroaren 18an, Euskal Dantzarien Biltzarraren Nafarroako ordezkaritzak gonbidatuta Iruñeko EDBren egoitzan bi hitzaldi eskaini genituen. Batetik, Gipuzkoako dantza maisuen tradizioaz
eta bere testuinguruaz aritu ginen. Eta bestetik Kezka dantza taldeak
Arrateko Amaren dantzekin burutu duen proiektua aurkeztu genuen.
Eibarko Euskaltegian
Azkenik, azaroaren 28an, Eibarko Udal Euskaltegian aurkeztu genuen Arrateko Amaren dantzak XXI. menderako tradizioa izeneko hitzaldia. Udal Euskaltegien webgunean ere jaso dute albistea.
Horiez gain, irailaren 13an, Añorgako Rezola museoan, Gipuzkoako dantza maisuen inguruko hitzaldia eskaini genuen Arkaitz Añorgako dantzariak taldearen 80. urteurrenaren inguruko ekitaldietan.