Juan San Martin-en omenezko ezpata-dantza

Orain urte-terdi egitekoa zen ekitaldia. Juan San Martin Eibarko seme
kuttun
izendatzeko urrats guztiak emanda zeuden, eta San Joanetan, bere
urtebetetzegunarekin batera egiteko asmoa zegoen. Baina hilabete batzuk
lehenago makaldu eta omenaldia baino lehen joan zitzaigun Juan San
Martin.
2006-11-17_JSM_ezpatadantza-IZ_240

Euskaltzaina, arartekoa, idazlea, mendizalea, espeleologoa,
argazkilaria, historia eta arkeologia biltzailea,… zer ez zen izan
Juan San Martin. Kezka dantza taldearen sorreran eta ibilbidean ere
izan zuen eragina. 1957an Eibarko Klub Deportiboan hamaika batzordetan
ari zen bera sustatzaile lanetan, eta batzorde artistiko-kulturala
sortzeko proposamena ere berak egin zuen. Batzorde hori osatuko zuten
natura, liburutegia, euskara, argazkilaritza,… eta dantza azpisailek.
Eta dantza batzorde hori da, gerora Kezka izena jaso zuena, eta
gaurdaino iritsi dena. Eibarko tradizio, kantu, dantza eta ohiturak
biltzen lan ederrak egindakoa da Juan San Martin eta hari zor dizkiogu
dantza taldearen ibilbidearentzat argigarriak izan diren hainbat
ekarpen. Gregorio Santa Cruz-en inguruko liburuaren hitzaurrea berak
idatzi zuen.
 

Hori guztia buruan genuen 2006-11-17_JSM_ezpatadantza-IZ_247-ret2005eko ekainean omenaldia egingo zitzaiola
jakinarazi zigutenean. Arrateko Amaren dantzak prestatzen ari ginen,
eta ezpata-dantza bere aurrean estreinatzea pentsatu genuen. Ez zen
posible izan, eta beraz, joan den azaroaren 17an egindako ekitaldian
dantzatu dugu ezpata-dantza, bere alargun Mari Paz, seme Oier, eta
ekitaldira hurbildutako hainbat eta hainbat erakundetako eta
elkarteetako ordezkari eta lagunen aurrean.


Usartza
txistulari taldeak lagunduta atera zen taldea Udaletxearen
arkupeetatik, plaza erdian zubia egin, azkendariak aurrera pasa, eta Mari
Paz-i lora sorta bat
oparitu ondoren, ezpata-dantza dantzatu genuen.
Ondoren, korrika saio azkarra, arkua udaletxeko sarrera nagusiaren
aurrean eta Eibarko alkate soinuaren doinuarekin zubipetik pasa ziren
gonbidatuak. Jose Miguel Laskurain txistulari eibartarrak sortutako
doinua da Eibarko alkate soinua eta ekitaldi hori izan du estreinaldi
seinalatua.

Felipe Loyolak eta Iñaki Zugastik egindako argazki sorta ikus daiteke hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude