Eibarko ume eta gaztetxoen eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera indartzeko sortu zen 1993an Berbia Emon egitasmoa. Gaur egun Eibarko 56 ikastetxe, kirol, kultur eta aisialdi taldeetako kideek sinatuta dute Eibarko Udalak eta etakitto elkarteak sustatzen duten hitzarmen hori.
Joan den astean hitzarmena berretsi eta sinatzeko ekitaldia burutu zen
Eibarko Udaletxean, eta talde guztietako ordezkariak bildu ziren
bertan. Lehengo aldiz Berbia Emon
saria banatu zen, eta Kezka dantza taldeari eman zioten sari hori. Saria Esther Galarza eta
Asun Poza zeramistek egindako oroigarri bat izan da. Sariaren antolatzaileen esanetan “Kezka taldeak dantza ikastera joan diren umeen artean euskara
erabiltzeko egindako ahalegina saritu nahi izan dute“.
Enrike Izagirrek jaso zuen saria Kezkaren izenean eta eskerrak ematez
gain, saria jasotzeko egindako merezimenduei buruzko bere kezka agertu
zuen, kezkan ez baitugu ahalegin berezirik egiten euskaraz aritzeko.
Besterik gabe gure komunikazio hizkuntza naturala da, eta izango dira
euskara erabiltzeko guk baino ahalegin handiagoak egiten dituztena.
Eskerrikasko hala ere saria ematea erabaki dutenei.