Baserritar jantziaren historia eta aurrera begirako proposamenak
aurkeztuko ditu Ane Albisu ikertzaile eta diseinatzaileak
Eibarren. Atondu, XXI. menderako proposamena
izeneko liburua argitaratu berri du Ane Albisuk, eta bere hitzaldian
atzoko, gaurko eta biharko baserritar jantziak erakutsiko ditu.
Argazkiak erakusteaz gain Kezkako dantzarien soinean Ane Albisu berak
diseinatutako jantziak erakutsiko dira.
- Data: Azaroak 21, 19.30etan Portaleko areto nagusian
- Hizlaria: Ane Albisu, Ikerfolk elkartea
- Izenburua: Atondu, baserritar jantziari buruzko taller praktikoa
XX. mendean euskal jantzi tradizionalak izan duen bilakaera aztertu du
Ane Albisuk, eta tradizioaren ezagutza horretatik abiatuta,
etorkizunerako proposamenak aurkezten ditu. XXI. menderako euskal
tradiziozko jantzien proposamenez hornituta dator Atondu.
Ane Albisu donostiarra da, eta azken 21 urteotan Ikerfolk elkartean,
folklorea eta modaren inguruko ikerketak burutu ditu. Atondu ekimena
zuzentzen du Ikerfolk elkartean bertan. Euskal Filologian
lizentziatua da eta 1976 urtean hasi zen euskal jantziak ikertzen. Argia
Dantzari taldean, Eusko Ikaskuntzako Folklore sailean eta azken 21
urteotan Ikerfolk folklore ikerketa erakundean folkloreari eta modari
loturiko hainbat ikerketa eta lan egin ditu. Diseinu munduan ere
zenbait lan egina da. Ogibidez euskara irakasle bada ere, eta bere ama
hizkuntzaren irakaskuntzari bizitzaren alderdi handi bat bihotzez
eskainiagatik, sormenarekin loturiko jardunak dira bere izaera gehien
markatu dutenak. Dantza, musika eta antzerki munduan aritua da, baina
jantziaren inguruan eginiko ikasketek eta diseinuek, batez ere,
definitzen dute hobekien bere nortasuna. Hamabost urte daramatza,
ikerketa eta diseinua uztartuz, Atondu ekimena zuzentzen. Liburu
honetan laburbildu ditu hainbat eta hainbat diseinu, artikulu, hitzaldi
eta ikastarotan metatutako ezagutza eta eskarmentua.