Ipuruan ere eskilara mekanikoak inauguratzen

Badugu lan piskat eskailera mekanikoekin. Herriko kale aldapatsu
guztietan (ba al dago aldaparik gabeko kalerik Eibarren ala?) jartzen
ari dira eskailera mekanikoak, eta martxan jartzen den bakoitzarekin
inaugurazio ekitaldia eta aurreskua egin behar. Han eta hemen
azaldu izan dugu eskailera mekaniko batzuen aurrean dantza egitearen
absurdua, baina Udalak ez du protokolo hori gauzatzeko beste osagai
egokiagorik aurkitzen, eta guk ez dugu Udalarekin dugun lan-harreman
giro ona hautsi nahi.
2006-10-07_EskilaraMek-Ipurua_6266

Arrateko dantzetatik hasita, soka-dantzaraino,
dantzari-egun, dantza eskola, plazara-dantzara eta abarreko ekitaldi
guztietan behar dugun laguntza (azpiegiturazkoa zein ekonomikoa)
eskaintzen digu Udalak, eta aurten gainera Flandriako bidairako
ere laguntza berezia eman(go) digu. Guk behar dugunean Udalaren
laguntza izaten dugu, eta beraz, legezkoa dirudi haren eskaerei
erantzutea, noizean behin zentzu handirik gabeko saioren bat egin behar
bada ere. Hala ere, ahal dugunean jarraituko dugu ekitaldi horren
inguruko gure kezka agertzen.

Oraingoan Ipuruako eskailera mekanikoak inauguratu dira, urriaren 7an
izan da, eta Ander Fernandez-ek egin ditu dantzari lanak Usartza
udalaren txistulari taldeak lagunduta. Argazkia Iñaki Zugastirena da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude