Kofradia egunean Arraten

Arrate egunaren ondoko lehen igandean ospatzen da Kofradiaren eguna
Arraten. Irailaren 10ean izan zen aurten, eta ohi bezala bertan izan
ginen Kezka dantza taldeko dantzariak Usartza txistulari taldeko musikariekin batera.
2006-09-10_Arrate_Kofrad-AL 030

Egun lasaiagoa eta familiarragoa izaten da kofradiakoa. Polita hala ere. 11.00etako Meza nagusian Arrateko ezpata-dantza egin zuten Ane Sarasketak eta Oier Araolazak. Ondoren, prozesioa egiten da. Arrate egunean gurutzera eramaten da Ama Birjina prozesioan, eta kofradia egunean berriz zelaitik egiten da itzulia. Elizara itzultzerakoan berriz ere ezpata-dantza Ama Birjinaren aurrean.

Hemen Ainhoa Larrañagak Arrateko Amaren kofradiaren egunean ateratako argazki batzuk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude